(Kazeta.info) Vallsen postu berriari erantzunez Euskal Herriko bake prozesuaren aldeko iritzia Le Monden

03/04/2014

Kazeta.info manuel_valls_point_presse_strasbourg_20_aoucc82t_2013-250Manuel Valls Estatu frantseseko Lehen ministro berria izendatua izan dela eta, Le Monde egunkariak artikulu bat argitaratu du Euskal Herriko bake prozesuaren alde. Jean-Marie Guéhenno diplomatiko handiak idatzitako artikuluak egiten du galdea orain arte Vallsek Barne ministro bezala erakutsi duen Estatu espainiarreko jarraikortasun jokamoldea kontuan izanik. “ETAk bere armak eman ditu, Frantziak aukera baliatu behar du” erraten du.

Artikuluan ETAk armagabetzean emanikako urratsak berrikusten ditu, erakundeak hartu duen “deliberoa ezin duela bazterrean utzi”. Estatu frantsesak “negoziaketa errefusatzen segitu behar duela” adierazten badu ere, eta Gobernu espainiarrak hartu duen jokamoldea “ulergarria” dela ustetan ere, Guéhennok erraten du Gobernu frantsesak Iñigo Urkulluren erantzun baikorra entzun beharko lukela, baita euskal alderdi guztiek izan dutena ere.

Nazio Batuetako idazkari orokor ondokoa izandako Jean-Marie Guéhennok idatzi du artikulua, bakea atxikitzearen aldeko arduraduna eta Europar Kontseiluko nazioarteko harremanetako kidea da.

Vallsek Estatu esapinarraren agenda “Frantziaren agenda” zela baieztatu zuen. Bere artikuluan, “Frantziak Espainiarekiko gardentasunez ibili behar” duela gehitzen du Guéhennok, eta Gobernu frantsesak Iñigo Urkulluren eta beste alderdi euskaldunuek emandako erantzun baikorra entzun beharko lukela.
Horrez gain, Guéhennok oroitarazten du “munduko inongo gobernuk ez diola ezetz erran desarmatzen zen talde terrorista bati”, eta nazioartetik etorritako laguntzaren lana defendatu du. Zentzu horretan, bakearen alde eramaten duten bitartekaritza lanagatik Entzutegi Nazionalak Nazioarteko Egiaztatze Batzordea edo Brian Currinek eramaten duen Harreman taldea Baionako poliziak galdezkatu zituela oroitarazten ditu ere.

Vallsen izendatzea Manuel Valls Lehen ministro izendatzeak erreakzio negatiboak sortu ditu atzo Euskal Herrian. EH Bai edo Baterako Nikolas Blain aparte, Sylviane Alaux deputatu sozialista “kezkatua” agertu da, Jean-Marc Ayraultekin  Euskal Herriarendako lortutako “aurrerapen ttikiak” Vallsekin mantenduko  diren edo ez jakiteko. Barne ministeritzan zenean eta Euskal Herriaren inguruko gaiak aipatzeko bildu direnean, bere proposamenak “baztertu” egin dituela azaldu du Alauxek.
Horrez gain, Gobernuaren parte ziren Ferdeek, ez dute Vallsen gobernuan parte hartzeko asmorik. Euskal Herriko Ferdeek eredudakor” hartu  dute Vallsen izendatzea, Barne ministeritzan zegoenetik, “ez baititu  seinale onak eman” lurraldearen “eraikitzea eta geroarentzat”, bereziki  “Lurralde Elkargoarentzat edo bake prozesuarentzat”. Marie-Ange Thebaud, Cécile Saint-Martin, Alice Leiciaguecahar eta Jean Lissar Ferdeek izenpetu dute komunikatua.

Gobernu berria Goiz honetan, Gobernu berriaren parte bat aurkeztu dute Eliseoan. Euskal Herriko gaiekin harrean zuzena zuten ministroek euren tokia atxiki dute orokorrean. Izan ere, Christiane Taubirak Justizia ministeritzan segituko du, hainbat frantses hedabidek alderantzizkoa esaten bazuten ere. Bere esanetan Estatu frantsesa  presoen hurbilketaren kontra ez baldin bada ere “segurtasun kondizioak  aztertu” behar zirela esan zuen Baionara etorri ondoren
Marylise Lebranchuk Estatu Erreforma, Deszentralizazio eta Funtzio Publikoko  ministroa izaten segituko du, eta Lurralde Elkargoaren gaia jorratzeko hura izanen da ministro garrantzitsuena.
Hezkuntzari dagokionez, Vincent Peillonek bere tokia Benoit Hamoni utzi behar izan dio, eta Seaskak murgiltze ereduaren aldeko lege baten aldarria hari azaldu beharko dio.
Segolene Royal François Hollanden emazte ohiak hartuko du Ekologiaren ministeritza, eta Barne ministro berria Bernard Cazeneuve izanen da.
Beste ministroak :
Laurent Fabius – Nazioarteko garapena Michel Sapin – Finantzak Arnaud Montebourg – Ekoizpenaren suspertzea eta numerikoa Marisol Touraine – Beharki soziala François Rebsamen – Lanaren ministroa Jean-Yves Le Diran – Defentsa Najat Vallaud-Belkacem – Emazteen eskubideak, Hirigintza, Gazteria eta Kirola Aurélie Filippetti – Kultura eta komunikabideak Stéphane Le Foll – Laborantza eta gobernuaren bozeramailea Sylvia Pinel – Etxebizitza George Pau-Langevie – Itsasoz haraindia

Comments are closed.