Julen Mujika eta Intza Oxandabarats-en kondanzioari buruzko agiria

19/04/2014

Bake Bideak gogorki salatzen du frantses justiziak Julen Mujika eta Intza Oxandabarats-en kontra berriki hartu erabakia.

2011ko abenduaren 13an izan ziren geldituak. Intza baldintza peko askatusuna neurriaren pean atera zen, zonbait hilabete berantago, bere erditzea aste batzu berantago gertatu behar zelarik. Julen, bere aldetik, presondegi aldatze desberdinak eta tratu txarrak jasan behar izan ditu.

Auzia aintzin, beren hurbilekoek sustengu azkarra bildu zuten : Euskal Herriak bizi duen testuinguru aldaketa azpimarratzen eta bien askatasuna galdegiten zuen mozio bat izenpetu zuten Base Nafarroako 60 hautetsi eta 25 auzapezek .

Halere, apirilaren 7ko auziaren ondotik, Intza 4 urteko presondegirat ( lehenago bildu zuen gibelapenarekiko 2 urteko zigorra gehitzen da apirilaren 7an emana izan zaion 2 urteko zigorrari) eta Julen 5 urteko presondegirat kondenatzea erabaki zuten epaileek. Egoera lazgarria jakinez 2 urteko haur baten burasoak direla.

Epaiketaren egunean hor ziren pertsonen eta hautetsien sustenguak berriz ere argiki erakutsi du jendartearen gehiengo batek Euskal Herriak bizi duen gatazkaren konponbide demokratikoaren aldeko prozesuari xantza bat eman nahi diola. Zentzu berean, gehiago justifikatzen ez den buruz buruka armatu batetan oinarritzen diren neurri juridiko eta poliziakoen gelditzea eskatzen dute.

Frantses nahiz espainol Estatuek textu inguru berri hau barneratu behar dute, gatazka egoera batetik baketze egoera batetarat pasatzeko prozesua martxan jarriz. Prozesu horretan, justizia berak gertakizun berri hau kontutan hartu beharko luke, errepresioaren bidean segitu ordez.

Comments are closed.