(Berria) Lokarrik azpimarratu du bakearen aldeko lanean Euskal Herria ez dagoela bakarrik

2015-02-12
“Euskal prozesuari emandako babesen kalitate eta kopuru hau berria da gure azken urteetako historian. ETAren indarkeriaren bukaerak eta Sorturen legeztatzeak eragin duten agertoki berriak pertsona eta erakunde askoren ateak irekitzea ahalbidetu du”, esan du Riosek.
Lokarrik dio nazioarteak “elkarrizketa bultzatzeko mezua argia” igorri duela Euskal Herriko bake prozesuari begira, “ezberdintasunak era baketsu eta demokratikoan kudeatzeko eta, are gehiago, indarkeria eta giza eskubideen urraketa larriak jasan dituzten gizarteetan —gurean, kasurako—, bizikidetza berreraikitzeko”.
Herritar sareak salatu du Espainiako Gobernuak uko egiten diola ETArekin harremanetan jartzeari armagabetzearen prozesua kudeatzeko, eta deitoratu du alderdi politikoak oraindik ez direla gai izan legebiltzarreko batzorde batean hitz egiteko.