2015/09/19 : Bagoaz kolektiboak antolatzen ditu dispertsioeren inguruko jardunaldiak
Bagoaz kolektiboak antolatzen ditu Jardunaldiak, irailaren 19an lan burtsan (Baiona)
Jardunaldi hauen helburua da : euskal presoen dispertsioarekin bukatuzea eta horretarako dinamika baten garapena bultzatzea. EPPK-ak lehentasun bezala jarri duen bezala bere bide orrian.
– dispertsioa zer den eta zein diren bere ondorioak esplikatu.
– indar harreman bat sortu ipar Euskal Herrian.
– Herritar sare bat sortu, gure dinamikak gizarteko sektore guzieri adaptatuz (herritarrak, sindikalistak, gazteak, hautetsiak…). Preseski biziki inportantea iduritzen zaigu herriz herri dinamika berrien bultzatzea,adibidez jardunaldien ondorioak erabiliz tresna kutxa baten osatzeko.
Jardunaldiak deneri idekiak dira. Beraz ateak idekiak dira deneri argi ta garbi !
Hona jardunaldien egitaraua :
8h30 parte hartzaileen harrera.
9h00 Plenarioa : jardunaldien aurkezpena.
9h30-11h30 : lan taldekako hausnarketa : « nola bukatu euskal presoen dispertsioarekin ? » galdearen inguruko idei trukaketa.
11h30-13h Plenarioa : lan taldeen sinstesien aurkezpenak, bilana eta perspektibak.
Galdetzen dugu parte hartzaile guzieri irailaren 3tik goiti izena emaitea gure web gune berrian www.bagoaz.eus. Haurren xoko bat ere antolatua izanen da buraso batzuek parte hartu nahi badute, izen emaitean zehaztu beharko dute.
Zarautz-Fresnes-Zarautz 1648 km bideo ikusi hemen:

Comments are closed.