Atzo iragan diren 4 atxiloketen inguruko Bake Bidearen prentsa agiria
Bake Bidea mugimendu zibilak atzo Baigorrin burutu diren 4 atxiloketen aintzinean sumintzen da.
Benard Caseneuve Barne Ministroak Euskal Herrira eginiko bisitan plazaratutako adierazpenen biharamunean, hots “desarmatzea ahalbidetzen dituzten elkartze guztiak baliagarri dira” esan eta, berritz ere eztabaidaren kaltetara egiten den jokamolde errepresiboen erabilpena deitoratu dezakegu baizik.
Oroitarazi nahi dugu bake prozesu bat abiatua dela 4 urtetatik Euskal Herrian, lau urtetatik erakunde armatuak bere engaiamenduak errespetatzen dituela eta frantses gobernua eta espainiar gobernuarekin eztabaidarako prestutasuna erakutsi duela.
Horrekin batera, oroitarazi nahi dugu baita ere, Ipar Euskal Herriko alderdi guztietako ordezkari politikoek, Ipar Euskal Herriko eta frantses estatuko aktore politiko, sindikal eta sozialekin batera Asanblada Nazionalean iragan den Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioan frantses gobernua interpelatu dutela. Denek eskatzen dio Frantses gobernuari ETArekin eztabaida bat abiatzea eta berekin desarmatze protokolo zorrotz bat adostea.
Atxiloketa hauek, zentzugabekeria bat eta Aiete-ko Konferentzia internazionaletik Euskal Herrian bakearen alde biderkatu diren iniziatibekiko laido bat gehiago dira. Bake prozesu guztiek eskatzen dute eztabaidarako prest den erakunde armatu bateko kideak eztabaidarako baldintzetan egotea.