Egoitz Urrutikoetxearen atxiloketaren eta presondegiratzearen inguruko Bake Bidearen agiria
Bake Bidea mugimendu zibilak ETAko kide izaiteaz akusatua den militante baten arrestatzea berriz ere kondenatzen du.
Lau hilabetez, laugarren ekintza antiterrorista delako eta euskal gatazkari aterabide ona inolaz ere ez delako, frantses gobernuak nahitarat hautatu eztrategia, – errepresiaren bidean espainol gobernuarekin eskuz esku aritzea elkarrizketaren bideari uko eginez- salatzen dugu.
Urriaren 17an, Maulen, Egoitz Urrutikoetxearen arrestazioaren kontra antolatua den manifestaldirako deiari juntatzen gira. Jendarte zibilari, errepresio politika horri ezetz erraiteko eta bake prozesuaren alde bere engaiamendua agertzeko deia luzatzen diogu.
Comments are closed.