Bake prozesua indartzeko lehen foro soziala
2013 – Iruña eta Bilbo
Lokarrirekin antolaturik
Foro Soziala erakunde anitz eta pluralek batera nazioarteko erakundeekin elkarlanean burututako ekimen bat da. Haren xedea gizartearen parte-hartzea sustatzea da bake prozesua bultzatzea denean.
Bake prozesua bultzatzeko ekimen bateratua
2013an, urte bete igaro zen ETAren indarkeriaren amaieratik eta Sorturen legeztatzetik. Aurrerapausoak eman diren arren, badaude aurrerapenik gabeko gaiak edota oso ahulak direnak:
- desarmearen eta preso eta iheslarien birgizarteratzearen inguruko agendaren definizioa
- giza Eskubide eta Askatasun Demokratiko guztien bermea, eta
- iraganari aurre nola egin eta bizikidetzarako oinarriak nola jarri.
Baldintza hauetan, bake prozesua bultzatzeko konpromisoa hartzeko eta pauso ausartak emateko prest dauden pertsona eta erakunde pluralak beharrezkoak dira. Hori horrela izanik, talde oso anitzak elkarrekin lan egiteko eta bake prozesua indartzeko Foro Soziala bultzatzeko batu gara.
Erakunde antolatzaile eta kolaboratzaile ugari
Hain zuzen ere, Foro Soziala Bake Bideak, bake prozesua sustatzeko plataforma sozialak, eta Lokarrik, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren sareak, antolatu dute.
Are gehiago, Foro Soziala sustatzeko helburua duten erakunde bultzatzaileak honako hauek dira: sentsibilitate ezberdinetako gazteak, Ahotsak emakume sarea, Etikarte Fundazioa eta Hiritartasunari, Bizikidetzari eta Aniztasunari buruzko Unesco Katedra. Azkenik, Foro Sozialak honako erakundeen babesa ere badu: FundiPau (Fundació per la Pau), Conciliation Resources, Berghof Foundation eta Harremanetarako Nazioarteko Taldea (Euskal Herria) .
Aipatutako gaiak:
- Desarmea
- Preso eta iheslarien itzulera
- Giza eskubideen errespetua
- Iraganari aurre egin
Helburua bete zen
Ekimen honen egitea ezagutzera eman genuenean, bake prozesua indartzeko Foro Sozialeko erakunde antolatzaileok bi helburu jarri genituen:
1) herritarren partadidetzari bide bat eskaini eta
2) bake prozesua sendotu ahal izateko ideia berriak sortu.
Lehenengo helburuari dagokionez, emaitzak oso pozgarriak izan ziren Iruñean eta Bilbon egindako saioetan:
- 600 pertsonak hartu zuten parte, zegoen tokia betez, joan ahal izateko beste 300 eskaera baino gehiago jaso izanik.
- 400 pertsona inguruk emankizuna zuzenean jarraitu zuten, bakeforosoziala.org web orrialdearen bitartez.
- Erakunde eta banakako herritarrengandik 500 ekarpen eta hausnarketa baino gehiago jaso izan dira. Piztutako interesa dela eta, erakunde antolatzaileok ekarpenak jasotzeko epea martxoaren bukaera arte zabaltzea erabaki dugu.
Bigarren helburuari dagokionez, nazioarteko adituen hitzaldien maila altua azpimarratu nahi dugu. Baliagarritasun handikoak izan daitezkeen ikuspegi, esperientzia, oinarri eta irizpide berriak eskaini dizkigute. Lehenik eta behin, bake prozesuak aurre egiten dien erronka nagusiei buruzko hausnarketan sakontzeko gai izan gaitezen. Bigarrenik, bake prozesuaren finkatzeari laguntza ematen dioten konponbide berriak eraikitzeko.
Guzti horrekin, Lokarrik eta Bake Bideak topaketa mota hauek sortzen duten bultzada eta itxaropen giroari balioa eman nahi dio, hainbat erakunde eta jatorrietako pertsonak elkarrekin hausnarketa egiteko bilduz, bakeranzko urratsak bultzatzeko mezu sozial oso posibiboa zabalduz.
Foroko ondorioetarik bake prozesua indartzeko 12 gomendiotara
Lehen foro sozial horrek jorratutako gai nagusien inguruan (desarmea, presoen eta iheslarien itzulera, giza eskubideen errespetua eta iraganari aurre egitea) dokumentu bat idatzia izan zen. Hona hemen foro horren ondorioetatik ateratako bake prozesua indartzeko 12 gomendio.