Bake prozesua indartzeko 3. foro soziala

2016 – Gernika

Antxeta Irratiarekin, Uharanekin eta Gernika Batzordearekin batera antolatua

 

 

 

foroa58

 

 

Bake bideak, Antxeta Irratiarekin, Uharanekin eta Gernika Batzordearekin batera antolaturik, Gernikan 2016ko urtarrilaren 30ean iragan zen bake prozesuari bultzada emateko gizarte Foroan, armagabetze prozesuaren eta eremu horretan gizarte zibilak duen egitekoaren inguruko hausnarketa interesgarria egin zen.

2013ko martxoaren 14 eta 15ean, Lokarrik eta Bideak, beste partalier batzuekin batera antolaturiko bake prozesuari bultzada emateko lehen gizarte Foroak iragan ziren Bilbon eta Iruñean.

Nazioarteko hizlariek eta gizarte zibiletik zetozen pertsonek partekaturiko esperientzietatik abiaturik, 4 lan ardatzetan oinarrituriko 12 gomendio idatzi ziren blokatze egoera gainditzeko asmoz.

Gizarte zibila prozesuaren eragile bilakatzeko helburua zuten gomendio horiek plantan emateko, gaitzat presoen etxeratzea, giza eskubideen errespetua eta gizarte zibilaren partea hartzea zuten beste bi foro antolatu genituen. Maluruski ez dugu gomendio horiek praktikara eramatea lortu, batez ere Hego Euskal Herrian.

Gizarte zibil bezala prozesu horri bultzada berria eman behar diogula sekula baino argiago ukanik, gomendio horiek atalez atal hartu eta hauei ekarpenak egitea erabaki dugu.

Kolonbiako bake prozesuaren aipamena, abian den prozesu garaikidea

Kolonbiako bake prozesuan eman diren urratsei begiratuta, erreferentzia bilakatzen ari den prozesu horri tarte bat eskaintzea garrantzitsua zela iruditu zitzaigun. Prozesu borrek zituen erronken inguruan hausnartzea eta Euskal Herrako egoerara egokitu zitezkeen elementuak kontuan hartzea interesgarri izan zitekeela pentsatu genuen.

Hizlariak hauek izan ziren:

  • Carlos Alberto Ruiz Socha, Kolonbiako abokatua eta La Habanako elkarrizketen garaian FARC taldearen kontseilari.
  • Alberto Spectorowsky, HNTko kidea.

Armagabetzea, bake prozesua bultza dezakeen funtsezko gaia.

ETAk 2014ko otsailean bere armategia zigilupean jartzen hasi zela iragarri zuenetik, prozesua biziki guti aitzinatu da. Egoera horren aurrean, Estatuen blokatze egoera gainditzeko aterabideak atzematea ezinbestekoa da, baita ETAk bere engaiamendua bururaino eraman dezan behar dena egitea ere. Horrek guziak zentzuzko epeetan gertatu beharko luke.

Gai horri leku bat eman nahi genion. Izan ere, ETAk urratsak egiteko prestutasuna zuela erakutsi zuenez, Baionako adierazpenak hori plantan ezarri ahal izateko prozesu bat proposatu zuenez, Pariseko Adierazpenak mota horretako prozesu bat abian ezartzeko beharra azpimarratu zuenez eta, azkenik, Euskal gobernuak berak, prozesu hori plantan ezartzeko proposamen bat luzatu zuenez, aterabide bat atzemateko bideak egon bazirela generitzon.

Elementu guzi horiek kontuan harturik, bake prozesuari bultzada emateko 3. gizarte foro horren bidez, gizarte zibilak armagabetze prozesu ordenatua plantan emateko ekarpenak egin zitzan sustatu nahi genuen.

Hizlariak hauek izan ziren:

  • Véronique Dudouet, Berghof Fundazioko kidea (gatazken eraldaketetan gizarte zibila laguntzean oinarrituriko fundazioa)
  • Kristian Herbolzheimer, Conciliation Ressourceseko Kolonbiako erreferentea (gatazka egoeran diren jendearekin batera bortizkeriaren prebentziorako eta bakearen eraikuntzarako lana daraman erakunde independentea)
  • Brian Currin, Hego Afrikako abokatua, HNTko kidea

Moderatzaile: Aitziber Zapirain, kazetaria

Txostengileak: Aitzpea Leizaola eta Anne Marie Bordes

Foro horretatik ateratako ondorioak deskubritu itzazu.