Prentsaurrekoa 2016ko azaroaren 9an

Euskal Herriko bake prozesua eta presoen etorkizuna

Frantziako Giza Eskubideen Ligak eta Bake Bideak antolaturik

p010_f01

Atzo, azaroaren 9an , Giza Eskubideen Ligak eta bake Bideak Euskal Herriko bakearen eta euskal presoen etorkizunaren inguruko prentsaurreko bat antolatu dute, Parisen, Giza Eskubideen Ligako egoitzan.
Hizlariak hauek ziren:

 

    • Michel TUBIANA, Giza Eskubideen Ligako (LDH) ohorezko lehendakaria
    • Anaiz FUNOSAS, Bake Bideako lehendakaria
    • François BES, OIP frantses taldea
    • Maritxu PAULUS BASURCO, abokatua
    • Philippe TEXIER, magistratu ohia eta ONU-rentzat aditurentzat aditu
    • XAVIER CRETTIEZ, Zientzia politikoa, St Germaineko Zientzia politikoa. Besteak beste Véronique VASSEUR-ek ( La santé presondegiko mediku buru oihia) presente izan ezinik idatzitako testu bat irakurri zuen.

 

Sarrera moduan, oroitarazia izan da 2011-tik geroztik, Euskal Herriko gizartea alde batetik, eta ETA eta preso eta iheslariak , Euskal Herrirako bake prozesu baten alde lan egiten eta mobilizatzen direla.

Bestalde, Frantses gobernuak euskal presoekiko erakusten duen errabia eta jarrera diskriminatzailea azpimarratua izan da, horren etsenplu emanez Ibon Fenandez Iradi presoaren egoera. Hala nola, Ibon Fenrandez Iradi esklerosiz anizkoitza eritasunaz larriki hunkitua dela (2013an diagnostikatua izana baina lehen sintomoak 2011an agertzen) informazioa eman da. Gehiago ere, oroitarazia izan da, espetxean gelditzea, behar luken tratamenduarekin konpatiblea ez zela lekukotasuna emaiten zuten 2 mediku azterketek ez zela aski izan kondena suspenzio lortzeko.

Azkenik, berriz ere azpimarratu da Frantses gobernuak Euskal Herriko bake prozesuan inplikatu behar zuela, besteak beste eta lehen pausu bezala, presoen egoerari irtenbide bat atxemanez.