BAKE ARTISAUEN INGURUKO DINAMIKA

 

2016ko abenduaren 16tik 17rako gauan atxilotu dituzte Béatrice Molle-Haran, Txetx Etcheverry, Michel Berhocoirigoin, Michel Bergougnian eta Stéphane Etchegaray Luhuson.

Jendarte zibiletik datozen bost pertsona hauek ETAren armagabetzea hastekoak ziren, talde armatuaren armategiaren %15 suntzitzearen bidez.

Atxilotze hauekin ez gira operazio anti terrorista baten kasuan, baizik eta bake prozesuari afruntu berri baten aintzinean. Bada bost urte desarme zorrotz bat galdegiten dugula Euskal Herrian eta gobernuaren erantzun bakarra izan da iniziatiba horren trabatzea.

Txetx Etcheverry, Michel Berhocoirigoin et Michel Tubiana, Giza Eskubideen Ligako Ohorezko lehendakariak beren desmartxa esplikatu dute Mediabasken argitaratu duten testu baten bidez. 

Testu hori ETArekin izandako gutun harreman batean kokatzen da.

Atxiloketen biharamunean, bakegileen aldeko  sustenguak biderkatu dira , eragile sozial eta politiko eta pertsonalitate ainitzen gandik baita ere alderdi guzietako hautetsien gandik.

Eragile politiko zein sozialak eta hautetsiak bilduko dituen bilkura bat antolatzen dugu astelehen arratsean aurrera begirako iniziatibak gogoetatzen segitzeko.

jendarte zibilaren prentsaurrekoa 2016ko abenduaren 19a            Hautetsien prentsaurrekoa 2016ko abenduaren 19a

 

Eguna bukatu da 4000 pertsona bildu dituen mobilizazio batekin, atxilotuak berehala askatzea galdegiteko eta bakearen aldeko engaiamendua berresteko.

Bada bost urte jendarte zibilak frantses eta espainol gobernuei bake prozesuan inplikatzeko galdegiten diola, besteaz beste ETA-ren desarme prozedura baten martxan jartzeko parte hartuz.

Frantses gobernuak eta François Hollandek kuraia faltaz egin ez dutena, jendarte zibilaren bost pertsonek egin dute.

hitz-hartze-play

Horretarako atxilotuak izan dira, baina gizarte zibila prest da segitzeko eta bururaino joanen da.

Erenegun kontrol judizialpean askatuak izan ziren Béatrice Molle-Haran, Txetx Etcheverry, Michel Berhocoirigoin, Michel Bergougnian eta Stéphane Etchegaray lehen bake artisauak

Zonbait egun berantago, 550 hautetsi pasak frantse gobernua Euskal bake prozesuan engaia dadin galdegiten zion gutun bat izenpetu dute. 2016ko abenduaren 23 an horietarik hainbatek Suprefeturara eman dute gutun hori.


Hona hemen, Thomas Lacoste filma egileak egiten duen dokumentalaren 20 mintutu ikusgai:

LA PAIX MAINTENANT, une exigence populaire par lautrecampagne