Bake prozesuaren aldeko kulturgileen ekimena
“2016ko Abendoaren 16an, Luhuson, lehen 5 « Bakearen Artisauak » atxilotzen zituen frantses poliziak, ETA erakundearen armategiaren indargabetze operazio bat burutzen ari zirelarik, bake prosezuari indar berri bat eman nahian.
Biharamunean berean, Ipar Euskal Herriko arte munduko 60 bat eragile biltzen ziren, sustengu mobilizazioari eragin nahian.
Helburua : arte munduko eragileek Euskal Herriko Bake Prozesuaren aldeko dinamikan parte hartzea.
Kulturgileen Ekimena izena hartuko zuen kolektiboa sortu zuten.
Artista desberdinen arteko harremana eta lotura segurtatzeko, blog bat sortu zuten : http://iehke.blogspot.fr.
Gaur egun, Kulturgileen Ekimenak plantan jarri dituen bi gertakari nagusi aurkezktu nahi dautzue.
Lehena : kantu sorkuntza bat eta doakion bideoklipa. Hortan, Ipar EHko 35 bat kantari idazle ta musikarik parte hartu dute.
Bigarrena : heldu den irailaren 9ean Luhuson iraganen den egunaldia : « 12 ordu Bake Prozesuaren alde », kantaldi, bertso, ekitaldi eta kontzertu eguna. Egitarau zehatza ondoko asteetan jakinaraziko du Kulturgileen Ekimenak.
« Hordago » izeneko kantua eta bideoklipa sare sozialetan partekatzera gomitatu nahi du jendea Kulturgileen Ekimenak.
Irailaren 30eko egunaldirako gomita luzatzen du, eta Abenduaren 9an Parisen euskal preso politikoen alde iraganen den mobilizazio egunean parte harterat deitzen du.
Milesker, Kulturgileen Ekimena.”
Animazioen programazioa
14.00: Elirale konpania (Dantza)
14.30 Naia Robles Arangiz (Kantaldia)
15.00: Polekeleke (Dantza)
15.30: Xabi Sab Sebastian (Kantaldia)
16.00: Bilaka (Dantza)
16.30: Maialen Errotabeherre (Kantaldia)
17.10: Xanolive (Kontzertua)
17.50: Foisis jaunak (Kontzertua)
18.20: Aire haizpak (Kantaldia)
19.00: Sustrai eta Maialen bertsolariak (bertso poteoa)
19.20: Mintzaldia
20.00: Agustin Alkhat (Kontzertua)
21.15: New House (Kontzertua)
22.30: Willis drumond (Kontzertua)
23.45: Sorotan babies (Kontzertua)
01.00: Polygorn (Kontzertua)
…. JATEKOA ETA EDATEKOA 12.00TIK GOITI