Euskal Herriko delegazio bat Europar Parlamentura doa
2017KO AZAROAREN 28KO PRENTSA AGIRIA
Astearte honetan, azaroaren 28an, Max Brisson, Pirineo-Atlantikoetako senataria (Les Républicains), Anaiz Funosas, Bake Bidea mugimendu zibilaren presidentea eta Gabi Mouesca, “Bakegileak” osatutako delegazioa (*) Europako Parlamentuan izan da.
Delegazioa GUE, Berdeak/ALE, ECR eta ALDE europar taldeetako hogei bat euro-diputaturekin bildu da, baita Alain Lamassoure, PPE-ko kidearekin ere.
Bilkuren helburua euro-diputatuak Euskal Herriko bake prozesuaren garapenean eragiten duten baldintzetaz informatzea izan da, baita hurrengo etapen inguruan sentsibilizatzea ere, batez ere abenduaren 9an Parisen iraganen den mobilizazio handiaren inguruan. Azkenik euro-diputatuei Euskal Herriko bake prozesua sostengatzeko deia egin zaie.
Delegazioarentzat:
Max Brisson, Pirineo-Atlantikoetako senataria
Anaiz Funosas, Bake Bidea mugimendu zibilaren presidentea
Gabi Mouesca, “Bakegileaa”
* Hasiera batean Frédéric Espagnac, senataria (PS) eta Vincent Bru, diputatua (En Marche) delegaritzan aurreikusiak baziren, azken unean ezin izan dute etorri, laneko betebeharrak arrazoi.