Aiete 10 urte, Nazioarteko Topaketak

23/09/2021

2021eko urriaren 17an hamar urte beteko dira Euskal Herriko Gatazka Konpontzeko Nazioarteko Konferentzia (edo Aieteko Konferentzia) egin zenetik. Konferentzia hori bide-orri zabalago baten baitan kokatzen zen eta Euskal Herrian bakea lortzeko agertoki berri baterako bidea ireki zuen (…) bakeak Euskal Herrian eta mundu zabalean dituen erronkei laguntzeko asmoz, “Aietek 10 urte. Irakaspenak eta Erronkak” Nazioarteko Jardunaldiak antolatu dituzte Conciliation Resources eta Berghof fundazioek (Aieteko Konferentziaren antolatzaileetako bi), Foro Sozialak eta Bake Bideak. Konferentziaren helburu nagusiak honako hauek dira: euskal bake prozesuaren irakaspenak balioestea, bakearen eraikitze prozesuari dagozkion oztopoak eta aukerak aztertzea eta gatazkak konpontzeko erronka globalez hausnartzea.

Irakurri hemen adierazpena osorik

 

EGITARAUA

( parte hartzaileen biografiak azpian ikusgai)

Urriak 14 16:30 Aiete Jauregia Donostia

Bakerako erronkak Covid-19aren osteko egoeran

Hizlaria: Martin Griffith

Bake prozesuetan metatutako esperientzia oparotik eta gaur egun NBEn daukan goi mailako arduratik abiatuta, osasun krisiaren eragina eta Covid- 19aren osteko erronkak eta aukerak aztertuko ditu.

 

Urriak 14 17:30 Aiete Jauregia Donostia

Bake prozesuen garapena azken hamar urteotan

Parte hartzaileak: Jonathan Powell, Brian Currin, Teresa Witfield, Sergio Jaramillo

Moderatzailea: John Carlin

Azken hamarkada honetan bake prozesu ugari garatu dira mundu zabalean eta oso enkistatuta zeuden hainbat gatazka konponbidean jarri dira. Euren esperientzia zabaletik abiatuta, hizlariek lorpenak eta zailtasunak aztertuko dituzte.

 

Urriak 15 10:00 Kursaal Jauregia Donostia

Euskal Bake prozesuaren irakaspenak

Parte hartzaileak: Andy Carl, Veronique Dudouet, Paul Rios.

Moderatzailea: Aitzpea Leizaola

Hamar urte igaro dira Aieteko Konferentzian sei puntuko adierazpena sinatu zenetik. Bakea eraikitzeko prozesu hori berezko berezitasun batetik garatu ahal izan da, eta gizarte zibilak ekarpen handia egin du beharrezkoak ziren adostasunak bultzatzeko.

 

Urriak 15 11:30 Kursaal Jauregia Donostia

Euskal Bake prozesuaren erronkak

Parte hartzaileak: Brian Currin, Robert Manrique, Carmen Galdeano, Agus Hernan

Moderatzailea: Jonathan Cohen

Egindako aurrerapenek zailtasun berriak sortu dituzte bakea eraikitzeko prozesuan. Mahai-inguru honetan, hizlariek gaur egungo erronkak identifikatu eta blokeoak gainditzeko irtenbide inklusiboak proposatuko dituzte.

 

Urriak 15 18:00 Kursaal Jauregia Donostia

Gatazken eraldaketa demokratikoa

Parte hartzaileak: Juan Jose Ibarretxe, Quinn Torra, Amalur Álvarez, Jordi Cuixar

Moderatzailea: Stephen Gethins

Mahai-inguru honen helburua Aieteko Adierazpenaren laugarren puntuan sakontzea da. Puntu horrek ordezkari politikoen arteko elkarrizketaren
alde egiten du, gai politikoak konpontzeko tresna gisa, eta adosten dena herritarrek berretsi behar dutela nabarmentzen du.

 

Urriaren 15eko mahain inguruetan izena emaiteko HEMEN

 

Urriak 16  larunbata 08:45 – 13:00  Henri Grenet Entzutegia, Arte eremua Baiona. 

8h15 – 8h45 Harrera

8h45 – 8h50 Sar hitza

Jean-Daniel Elichiry (Bake Bidea – Bakegileak)

 

8h50 – 9h10 Bake prozesuaren irakasgaiak

Hizlaria : Véronique Dudouet (Fondation Berghof, ikus biografia)

 

9:10 – 10: 30 Euskal Herriko hautetsi eta aktore politikoen begirada

Hizlariak : Jean-Jacques Lasserre (Departamenduko kontseiluko presidentea, Modem), Jean-René Etchegaray (Euskal Elkargoko presidentea eta Baionako auzapeza, UDI), Frédérique Espagnac (Pirinio Atlantikoetako senataria eta Akitania Berria eskualdeko kontseilaria, PS), Max Brisson (Pirinio Atlantikoetako senataria eta Miarritzeko kantonamenduko departamenduko kontseilaria, LR), Vincent Bru (Pirinio Atlantikoetako 6garren hautesbarrutiko diputatua, Modem taldea), Alain Iriart (Hiriburuko auzapeza eta Euskal Elkargoko kontseilaria, EHBAI), Alice Leiciagueçahar (Akitania Berria eskualdeko kontseilari ohia, EELV).

Moderatzailea : Miche Garicoix ( Le Monde-eko kazetaria)

 

10:30 – 11:30 Aietetik 10 urtera: egin dena eta etorkizuneko erronkak

Hizlariak : Caroline Guibet Lafaye (Unibertsitaria, ikus biografia) – Anaiz Funosas (Bake Bidea) – Agus Hernan (Foro soziala)

Moderatzailea : Beatrice Molle

11:30 – 12:45 Bake prozesua, posible den parioa ?

Hizlariak : Brandon Hamber (Irakaslea, John Hume eta Thomas P. O’Neill-en katedraduna bakeaz, ikus biografia), Carlos Martin Beristain (Kolonbiako egiaren lantaldeko komisarioa, ikus biografia) – Jean-Pierre Massias (Zuzenbide publikoko irakaslea Paueko eta Aturrialdeko unibertsitatean, ikus biografia).

12:45 – 13:00 Itxiera, Euskal Herriarentzat desafioak

Hizlaria : Brian Currin (Abokatu hego Afrikarra, ikus biografia).

 

Urriaren 16eko mahain inguruetan izena emaiteko HEMEN

Ikus biografiak hemen

Baionan urriaren 16ko egunerako, galdetutako neurri sanitarioak errespetatzeko izena emaitea galdetzen dizuegu eta pase sanitarioa ukaitea ( PCR, antigenikoa, txertoaren agiria edota atestazioa covida izan duzuela). 

 

 

 

Comments are closed.