2022ko legegileak : engaiamendu ituna

01/06/2022

Bake Bideak Pireneo Atlantikoako 4, 5 eta 6. hautesbarrutien hautagaiak interpelatzen ditu.

Euskal Herrian bake justu eta iraunkor bat eraikitzeko 2011n oinarri berriak pausatu zituen Aieteko konferentziaren biharamunean, gizarte zibilak behin eta berriz erakutsi du hutsik gabeko engaiamendua bake prozesuari begira. Aietetik, eta ETAren armagabetzetik, gizarte zibilaren eta Bake Bidearen ekimenek sustengu sozial eta politiko zabala jaso dute, alde baten edo bestearen ezberdintasunen gainetik. Baina berriz ere blokeo baten aitzinean gara. Eta pentsaezina iruditzen zaigu bake prozesua bukaeraraino ezin iristea.

Jakes Esnal, Ion eta Unai Parotek 32. urtea betetzen hasi dira presondegian, manifestazio handi bat egingo da ekainaren 11n, larunbatean, Baionan, egoera onartezin hau salatzeko (baldintzapeko askasun eskaeren erabakiak ekainaren 9an (Jakes Esnal) eta 15ean (Jon Parot) emanak izanen dira).

Erantzun digutenek

4. hautesbarrutia: Urrutikoetxea Egoitz (EH Bai), Lassalle Julien (Résistons !), Ribeiro Carlos (Lutte ouvrière) eta Echaniz Iñaki (Nupes)

5. hautesbarrutia: Pereira-Ostanel Sandra (Nupes), Riché Thomas, Susbielle Hélène (resistons), Pathias Thibault (Volt), Bardanouve Philippe (Lutte ouvrière) eta Hary Mathilde (EH Bai).

6. hautesbarrutia: Dubois-Robin Tom (Nupes), Goitschel Marielle (Résistons !), Jouvet Philippe (Divers Centre), Dufau Peio (EH Bai), Soubelet Bertrand (Divers Droite), Uhart Jacqueline (Lutte ouvrière) eta Bru Vincent (Ensemble).



Ituna izenpetu dutenek

4. hautesbarrutia: Urrutikoetxea Egoitz (EH Bai), Lassalle Julien (Résistons !) eta Echaniz Iñaki (Nupes)

5. hautesbarrutia: Riché Thomas, Susbielle Hélène (resistons), Pathias Thibault (Volt) eta Hary Mathilde (EH Bai).

6. hautesbarrutia: Jouvet Philippe (Divers Centre), Dufau Peio (EH Bai), Goitschel Marielle (Résistons !) eta Bru Vincent (Ensemble).

 

 

Comments are closed.