Jakes Esnalen erabakia uztailaren 21era pusatua.
Parisko de gorteak ez du kuraiarik izan Jakes Esnalen baldintzapeko askatasuna berresteko, lehen instantzian TAPAT Kondenen aplikaziorako auzitegiak egin zuen bezala. Erabakia2022ko uztailaren 21era gibelatuz
CPMS zentro mediku-sozialaren iritzi berri bat eskatuz eta askatasun eskaeraren erabakia 2022ko uztailaren 21era gibelatuz, CHAP Kondenen aplikaziorako ganbera PNAT terrorismoaren kontrako prokuradorearen ildo berean kokatzen da, Jakes Esnalen kartzelaldia luzatuz. Jakin, Jakes Esnal Espainian kondenatua balitz gertakari berentzat, jadanik libre litzatekeela duela urte batzuk.
Erabakia onartezina da ! Oroitaraz dezagun Jakes Esnalek 71 urte baino dituela, 32 urte baino gehiago daramatzala preso eta gaur egun bere hurbilekoen ondoan izanen litzatekeela prokuradoreak ez balu dei egin. Zilegizkoa da erabaki horren gibelean diren arrazoien inguruan duda mudak sortzea ! Ez dugu onartzen terrorismoaren kontrako logikak eskubideak alde batera uztea, eta Estatu mendekuak etengabe irautea !
Mobilizazioa ezinago garrantzitsua da, gizarte guztiari dei egiten diogu ekainaren 11ko manifestaldian parte hartzeko.
Heldu den asteazkenean, ekainaren 15ean hitzordu berri bat dugu Jon Paroten askatasun eskaeraren erabakiarekin. Gaurdanik, elkarretaratze batera deitzen dugu suprefetura aitzinera, arratsaldeko 6.30etan.