Uztailaren 23 an Ipar Euskal Herria blokatzera goaz!

16/06/2022

Ion Parotek eta Jakes Esnalek askatasuna berreskuratzea posible izango zen, ekainaren 9an lehenaren kasuan, eta ekainaren 15ean bigarrenaren kasuan. Horren ordez, emaitza positibo baten ziurgabetasunak bere horretan dirau, eta hori ministerio publikoaren ezezkoarengatik, eta Zigorrak Aplikatzeko Ganberako magistratuen onarpenarekin.

Itsutasunak eta Euskal Herriko testuinguruaren bilakaera positiboa kontuan hartzeari uko egiteak ondorioen ikuspegi sektarioa eta arduragabea hartzera bultzatzen ditu. Epe laburrera askatzeko aukera guztiak baztertzeko borondate horrek justiziatik biziki urrun diren motibazioak erakusten ditu, Estatuaren mendekuarenak.

Euskal gizartearentzat irudika eta ulertezina litzateke eraikuntza ikuspegi bat perspektiban jartzea gizon horiek askatuak izan gabe.

Frantziako estatuburuaren isiltasunak, gizarte zibilaren ondoan konpromisorik ez izateak, gatazkaren konponbide integrala ekarri behar duen Aieteko Konferentzian markaturiko ibilbide-orria bukatzeko aukera guztiak ixten ditu. Horretarako, preso eta erbesteratu guztiak askatu, etxeratu behar dira, justizia trantsizionala ezarriz, biktima guztiak onartuz, beren eskubideak bermatuko dituzten mekanismoak sortuz, inplikaturiko alderdi guztien arteko elkarrizketa plantan ezarriz eta gatazkaren iturriak identifikatuz.

Macron jauna, jabetu zaitez Euskal Herriko herritarrek zure kontsiderazio falta sentitzen dutela, zure immobilismoa egiazko umiliazio gisa bizi dutela. Umiliazio hori belaunaldiz belaunaldi transmiti daiteke, benetan prest al zira arrisku hori kontzienteki hartzeko ?

Ohartzen ahal zara, preso hauen egoeraren konponbidea kateatuz, zinezko arriskua, irteeraren itxaropena etengabe luzatzea, edo hau dena bukaera tragiko batekin bukatzea dela?

Euskal gizarteak duela hamar urte baino gehiagotik frogatu du, gizarte zibil eta hautetsien bidez, bere etorkizuna eskuetan hartzeko gaitasuna duela, esparru demokratiko batean bake iraunkor baten baldintzak pixkanaka eraikiz.

Benetako arriskua, Frantziako Estatuak eta estatu buruak bake-prozesuarekiko duten mespretxu inpresioa handitzea da.

Euskal Herriaren etorkizuna markatuko duen bake prozesuaren aitzinatze edo blokatzearen ARDURA zuk duzu.

Guk, gizarte zibileko ordezkariek, ez ditugu inoiz gure betebeharrak ahantzi !

Prozesuaren blokeo judizial eta politikoari blokeo geografiko batekin erantzunen diogu !

Bake prozesuaren etapa saihestezina eta banaezina den presoen askapenaren inguruan iritzi publikoa, komunikabideak eta Frantzia mailako botere politikoa mobilizatzeko, uztailaren 23an ipar Euskal Herri osoa blokeatzea erabaki dugu.

Tentsioa sortuko dugu arreta erakartzeko !

Egun osoan eta lurralde osoan iraunen duen ekintza hori erabakigarria izango da.

Bide nagusiak geldirik egonen dira.

Herritar guztiei informazioa igorriko diegu, aitzinetik antola daitezen eta egun hortan bideetan ibiltzea saihes dezaten.

Ehunka pertsona mobilizatuak dira jadanik blokeo hori antolatzeko.

Ekimena burutuko duten pertsonentzat, hamar hitzordu finkatu ditugu herri hauetan :

  • Baiona Herriko Etxean 10etan

  • Baiona Marouette aparkalekuan 10 etan

  • Biarritz geltokian 10:30tan

  • Bidarte Uhabia hondartzako aparkalekuan 10etan

  • Ziburuko Lannes plazan 10:30tan ( Posta ondoan)

  • Pausu Xaia ondoko aparkalekuan 10etan

  • Azkaine pilota plazan 10:30tan

  • Ezpeleta merkatu estalian 10etan

  • Donibane Garazi Jai alaia 10etan

  • Maule geltokia 10etan

Izena eman : https://forms.gle/chwBdi51wDLEqYdK8

Txosten gehigarria

 

 

 

Comments are closed.