Uztailaren 23ko blokaze eguneko bilana
Justiziak ausardia guztia duenean, humanismoak kuraia guztia ukan behar du !
2022ko uztailaren 23ko ipar Euskal Herriaren blokatzearen bilana biziki positiboa da, baina osoki baikorra izanen da irailaren 22an berantenez Jakes Esnal eta Ion Parot askatzen badituzte soilik.
Bilan oso baikorra da, desobedientzia zibileko beraz bortizkeriarik gabeko ekintza hontan :
• blokatzeen koadro baketiarra osoki errespetatua izan baita. Aitzinetik landu genuen elkarrekin kudeatuz :
-hunkiak ziren hautetsiekin, lurralde kolektibitateekin (Herriko Etxeak, Euskal Hirigune Elkargoa, departamendua) blokatze honek izan zezakeen eraginaren heina hartu zutenak, eta populakuntzarentzat izan zitezkeen ondorioak gainditzen lagunduz : autobus sarea geldituz, ekipamenduen hestea (pizinak, mediatekak, merkatu batzuk)
-ekonomia sektoreko aktoreak (enpresak Merkatal eta Industria Ganberaren bidez, komertzioak, aktibitate turistikoak turismo bulegoen bidez, ostalaritza (80 akanpaleku), Larruneko trena…)
-osasun zerbitzuak eta zerbitzu sozialak (ARS, Ospitalea, Klinika, SAMU, Suhiltzaileak, medikuen ordena, erizainen zerbitzuak, marexalen urgentziak, behar gorrian diren pertsonen laguntzarako elkarteak…) lehen mailako artak lehenesteko gisan.
-garraio bide nagusietako egiturak (SNCF, Vinci, aireportua, Air France, Txik Txak, Chronoplus).
-
Blokatze ekimenen prestakuntza zehatza egin da 15 gune estrategikotan eta horri esker arrisku guztiak ekidin dira, pertsonen segurtasunari dagokionez, erabiltzaileen tentsio kontrola ezinei aurre egiteko, iragarpen ezberdinak aurreikusiz eta Estatua jakinean ezarriz prefetaren bidez.
-
Antolatzaileek eta parte hartzaileek arriskatzen zituzten zigor judizialak oroitarazteak eta ekimenaren debekuak ez du jendea gibelarazi. Parte hartu duten 1700 pertsonetatik bakoitzak desobedientzia zibilaren hautua egin du kontzientzia eta ardura osoz, bake prozesuaren geldotzeari aurre egin nahian.
26 pertsona izan dira atxilotuak, atxiloaldian ezarriak eta arratsean libratuak, berantago eginen zaien deialdi judizialaren zain. Haien kuraia eta engaiamenduaren kalitatea txalotzen dugu. Biziko dituzten momentu judizial hauen aitzinean, gure erantzunak, orain arte egin dugun mobilizazio osoaren parekoak izango dira.
-
Axolagabekeriaren aitzinean, elkortasunaren aitzinean eta Estatuaren mespretsuaren aitzinean, gure determinazioaren indarra erakutsi dugu, lurralde oso batek eta bertako herritarrek uko egiten diotelarik, bi presok pairatzen duten injustiziaren aitzinean pasibo egoteari. Oroit, 71 urte baino gehiago dutela preso horiek eta 32 urte baino gehiago daramatzatela preso, kondenen aplikaziorako epaileak baldintzapeko askatasunaren alde egiten duela, erabakian erreferentzia sistematikoa egiten diolarik Euskal Herrian abian den bake prozesuari. Terrorismoaren kontrako prokuradoreak sistematikoki uko egiten dio erabaki honi helegitea aurkeztuz, heriotz zigorrera kondenatuz, bizi arteko kartzelaren bidez. Ez dugu pentsatu nahi nola buka daitekeen preso hauen egoera, are gehiago Korsikan gertatu dena ikusirik.
-
Uztailaren 23 arratsean, tendentzia ezberdineko 15 hautetsik osaturiko delegazio bat (auzapez, parlamentari, Euskal Hirigune Elkargoko presidente eta kontseilariak, eskualdeko kontseilaria, departamendukoak) Prefetarekin bildu da eta ondokoa adierazi diote :
-Haien haserrea, Estatuaren gorenean entzunak izateko duten ezintasunaren aitzinean.
-Beste egin molde batzuetara itzultzea, ez liratekeenak bortizkeriarik gabekoak, eta iragan ez hain urrunean ezagutu ditugunak.
-Atxilotuak izan diren 26 militanteak arratsean berean askatuak izatea.
-Bi presoak berantenik irailaren 22an askatuak izatea ere exigitu diote.
-
Azkenik, Jakes Esnal eta Ion Paroten libratzearen aldeko keinu izpirik izan ezean ondoko bi hilabeteetan, beste ekintza mota batzuk ezarri ditugu abian, crescendo joanen direnak, ikusgarriak eta herriarrekin adostuak politikoki eta mediatikoki.
Bakea oraindik egiteke da, gure gizartea ez dadin desegin !