Irailak 1 eta 2ko auzia Parisen

31/08/2022

Auzi garrantzitsu bat hasiko da bihar, 2015eko maiatzaren 29an Biarritzen izan ziren atxiloketei

loturik. Atxiloketa haietan, ETAren inbentarioko hainbat arma harrapatu zituen poliziak. Inbentario

hori, CIV Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen babesarekin eraiki zen, eta Frantziako eta Espainiako estatuen parte hartze eta segurtasunik gabe.

Aieteko Nazioarteko Konferentziaren biharamunean, bi Estatuen eta ETA erakunde armatuaren

arteko negoziazio mahai bat osatzeko baldintza guztiak betetzen ziren. Horrek gatazkaren ondorioei konponbidea ekarriko zuen, nazioarteko komunitatearen engaiamenduarekin.

Nahiz eta estatuek prozesua eta CIV Nazioarteko Egiaztatze Batzordearen lana kriminalizatu nahi izan duten, armagabetzea eraiki eta gauzatu da 2017ko apirilaren 8an, Bakegileek bultzaturik,eta Batzorde honi eta Euskal Herriko biztanle eta aktoreei esker.

Oroitarazi nahi dugu, atxiloketa haiek, tartean Louis Joinet eta Marc Gentilini zuzendaritzapean Parisko Legebiltzarrean iragan zen Konferentzia Humanitarioaren bezperan gertatu zirela. Alderdi politiko guztietako eta gizarte zibileko 110 pertsonalitate elkartu ziren bertan, Frantziako gobernuari eskatzeko bere ardurak har zitzala ETAren armagabetzean, presoen gaian eta berradiskidetzean.

Bake Bideak eta Bakegileak auzi hau gaitzesten dugu, beste oztopo bat baita Euskal Herrian bakea eraikitzeko.

Bake Bidearen izenean han izanen da Anaiz Funosas, auziaren begirale gisa.

Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioa : https://www.bakebidea.com/?page_id=1975&lang=eu

« Parise bakearen alde » manifestauaren 110 izenpetzaileak : https://www.bakebidea.com/wp-content/uploads/2016/04/Signataires-Paris-pour-la-paix.pdf

Comments are closed.