Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunak onartuak.

29/09/2022

2022ko irailaren 22ko, Zaintza taldearen deklarazioa

Hainbeste itxoiten genuen erabakia iritsi zaigu gaur. Egungo egoera kondutan hartzen duen erabaki judizial hori txolatzen dugu. Eskertzekoa da ere gizarte zibilak urtez urte determinazio handiz eramandako lana eta abokatuen determinazioa . Gure aburuz, erabaki honek, frantses justiziak 2011az geroztik abiatu den bake prozesuaren inguruan duen ikuspegi aldaketa erakusten du. Kofi Annanek Donostian abiatutako prozesuak, su eten iraunkorraren iragarpenak segitu zituen. Ondotik etorri ziren armagabetzea 2017an eta 2018an ETA erakundearen disoluzioa. Bi urte dira Frédéric Haranburu aske gelditu zela. Bi urte galduak Ion Parot (6. baldintzapeko askatasuna), Jakes Esnal (5. baldintzapeko askatasuna) eta beraien familientzat. Biek 71 urte baino gehiago dituzte eta 32 urte igaro dituzte preso.

Aieteko Konferentzia iragan zenetik, determinazio handiarekin lanean aritu diren guziak eskertu nahi ditugu. Etapa bat gainditu dugu baina gure lana bururaino eraman behar dugu.

Erabaki horrek bidea erraztu behar dio presoen eta iheslarien auziaren eta gatazkaren ondorioen konponbide orokorrari. Gaurkoan, Frantziar zein Espainiar estatuak interpelatu nahi ditugu eta bake prozesuan aktiboki inplikatu daitezen eskatzen diegu, justizia transizionalari begirako dispositibo bat martxan jarriz. Honek, biktima guztien onarpena, beren eskubideen onarpena, egia eta gatazkaren iturrien identifikazioa bermatuko ditu.

Euskal Herrian, beste edozein lekutan bezala, gatazkaren konponbidea elkarrizketaren bidetik pasatuko da eta Frantziako lehendakariari eskatzen diogu bide hori errestu dezan.

Zaintza taldean parte hartu dute:

Txetx Etcheverry Bakegilea / Artisan de la Paix ; Anaiz Funosas Bake Bidea; V. Bru Pireneo Atlantikoetako deptutatua LREM; Député LREM des Pyrénées Atlantiques; I. Echaniz Pireneo Atlantikoetako deptutatua PS/ Député NUPES desPyrénées Atlantiques; F.Espagnac Pireneo Atlantikoetako senataria PS / Sénatrice PS des Pyrénées Atlantiques; M.Brisson Pireneo Atlantikoetako senataria LR / Sénateur LR des Pyrénées Atlantiques; D. Saint Pé Pireneo Atlantikoetako senataria Modem / Sénatrice Modem des Pyrénées Atlantiques; E. Dutoya Akitaniako kontseilaria PS eta Ziburuko auzapezordea / Conseillère Régionale de la Nouvelle Aquitaine PS et adjointe à Ciboure; S.Buissière Akitaniako kontseilaria EELV / Conseillère Régionale de la Nouvelle Aquitaine EELV; D. Damestoy Akitaniako kontseilaria EELV/ Conseiller Régional de la Nouvelle Aquitaine EELV; Annie Poveda Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria EH BAI / Conseillère Departementale des Pirénées Atlantiques EH BAI; Iker Elizalde Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria EH BAI/ Conseiller Départemental Pirénées Atlantiques EH BAI; M.Behotegui Bardos-eko auzapeza eta Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria / Maire de Bardos et Conseillère départementale de Nive-Adour ; JR Etchegaray Baionako auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakaria / Maire de Bayonne et Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; R.Carrique Idauze Mendiko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehen lehendakari ordea / Maire de Idaux Mendy et 1ière Vice Présidente de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; K. Ecenarro Hendaiako auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea / Maire d’Hendaye et Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; M. Bisauta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea / Vice Présidente de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; D.Olcomendi Izura Asmeko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea/ Maire d’ Ostabat Asme et Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; M.Arostegui Miarritzeko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea / Maire de Biarritz et Vice Présidente de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; R. Hirigoyen Mugerreko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea/ Maire de Mougerre et Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; I. Pargade Hazparneko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea eta Departamenduko gehiengoko kontseilaria / Maire de Hasparren et Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque et Conseillère Départementale Majorité départementale; A.Curutchary Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea / Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; B. Carrère Uztaritzeko auzapeza eta Euskal Hiri Elkargoko lehendakari ordea / Maire d’Ustarits et Vice Président de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; O. Alleman Departamenduko gehiengoko kontseilaria eta Euskal Hiri Elkargoko delegatua / Conseiller Départemental Majorité départemental et délégué territorial de la Communauté d’Agglomération Pays Basque; J.Erremundeguy Departamenduko gehiengoko kontseilaria eta Euskal Hiri Elkargoko delegatua / Conseiller Départemental Majorité départemental et délégué territorial de la CAPB; B. Laborde Sarako auzapeza eta Eushal Hiri Elkarguneko delegatua / Maire de Sare et délégué territorial de la CAPB; E. Aldana Ziburuko auzapeza eta Hego Lapurdi poloko arduraduna / Maire de Ciboure et délégué territorial du pôle Sud Pays Basque; P. Etxeleku Errobi poloko arduraduna / Délégué du pôle Errobi; A. Iriart Hiriburuko auzapeza eta Errobi Aturriko poloko arduraduna / Maire de St Pierre D’Irube et Délégué du pôle territorial de Nive Adour; D. Hugla Lehuntzeko auzapeza / Maire de Lahonce; M. Iribarren Itsasuko auzapeza / Maire d’Itxassou; JL Prebende Gabadiko auzapeza / Maire de Gabat; Arno Gastambide Aiherrako auzapeza / Maire D’Ayherre.

 

Maule, Donibane Garazi, Baiona eta Donibane Lohitzuneko elgarretaratzeen hitz harzea :

Urte luzeetan espero izan dugun keinua iritsi da, baina inungo faborerik gabe ! Abokatuen jarraikitasunari esker egin da, eta zuei guziei esker lortu dugu bereziki. Zuen hutsik gabeko engaiamendueri iesker azkenean zuzenbidea izan da ! Ion eta Jakes laister itzuliko dira haien etxera ! Milesker eta txalo bero bat !

Zenbat denbora galdu den Ion Parotentzat (6garren baldintzapeko askatasun eskaera) eta Jakes Esnalentzat (5 urteko prozedura) eta haien senideentzat. 71 urte dituzte biek gaur egun eta 32 urte daramatzate kartzelan ! Zenbat denbora galdu den Aieteko Nazioarteko Konferentziatik !

Armagabetzearentzat bezala, erabaki hau lurralde hontako indar desberdinen engaiamendu eta mobilizazio azkarraren ondorioa da. Aieteko konferentziatik, konbentzimendu guztiarekin inplikatu diren guztiak eskertzen ditugu. Etapa berri bat gainditu da, bidearen bururaino joan behar dugu orain !

Erabaki honek bidea ireki behar die preso eta iheslarien gaiaren konponbide globalari eta orohar gatazkaren ondorioen tratamenduari. Frantziar eta espainiar estatuei dei egiten diegu bake prozesuan engaia daitezen aktiboki, justizia transizionalerako baliabideak plantan ezarriz. Baliabide hauek bermatuko dute biktima guztiak kontutan hartzea, beraien eskubideak ere, eta egi guziak eta gatazkaren jatorria ikertzea.

Oroitaraz dezagun : etapa garrantzitsu bat gainditu da, beste batzuk gainditu beharko dira. Gure mobilizazioa erabakigarria izanen da, euskal gizarteari dei egiten diogu urriaren 8an Donostiako karriketan mobilizatzera eta antolatuko ditugun ondoko hitzorduei adi egotera.

Xixtor, Ion eta Jakesekin batera Unai gurekin! Orain presoak!

Comments are closed.