Abenduaren 15an denak Akizera!

18/11/2022

Auzipetuak diren bake artisauekiko elkartasuna ! 2022/12/15ean denak Akizera

1- 2022ko uztailaren 23ko blokeo egunaren testuingurua.

2022ko uztailaren 23an, irailaren 22an aztertu zituzten Jon Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasun eskaeren emaitzaren beha ginen. Bake prozesua ez aurrera ez gibelerako egoera batean zen, eta gobernuak argi erakusten zuen ez zuela presoen gaian baikorki eragiteko asmorik.

Honen kudeaketa politikoa Terrorismoaren kontrako prokuradorearen (PNAT) esku utzia zen. PNAT-k entzun gor egiten zuen, eraikitzen ari den bakea zalantzan ezarriz. Nahiz eta Estauek ez duten borondaterik erakutsi, Euskal Herriko gizarteak gauzak etengabe aitzinarazi ditu Aieteko konferentziatik honera.

Kudeaketa horrek, muturreko egoera batera eraman zituen Ion Praot eta Jakes Esnal, biziarteko zigorra inposatuz, heriotz zigorra izan zitekeena, nahiz eta hitza bera ez erabili. Urgenteki eragin behar zen !

Horregatik erabaki genuen blokeo eguna antolatzea : preso horien egoera kritikoak hala eskatzen zuelako, eskubideen aplikazioak prokuradorearen jarrerari gaina hartu behar ziolakoa.


2- Bilan biziki baikorra

Egun horretaz harro izan gaitezke!

Lehenik eta behin, Ion Parot eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunak onartuak izan direlako eta bere argumentazioan CHAP kondenen aplikaziorako ganberak jarrera irmoa erakusten duelako Euskal Herrian eman den aldaketaren aitzinean. Bake prozesu bat abian dela onartzen du, PNATko prokuradoreen eta prokuradore orokorraren jarrerak isolatuz.

Ondotik, beste behin ere, lurralde honek jakin izan baitu, bere aniztasunean, gure determinazioaren heineko desobedientziarako baldintzak sortzen. Lurralde paralizatzatzea lortu dugu, lurralde honetako aktore politiko eta teknikoekin (sokorri, garraio, turismo…) hainbat aste lehenagotik eraiki genuen markoaren errespetuan. Markaturiko kuadroari esker, denen segurtasuna bermatu da, bake prozesu honek aitzina egin dezan Jon eta Jakesen askatzearen beharra ozen aldarrikatuz!

Aitzinetik eragile guztiekin eraman den lanari esker, eguna arrakastatsua izan da, hasi aitzin jadanik : 23ko goizean Berean, gizarteak blokeoaren errealitatea ulertua zuen edota mobilizatu da parte hartzeko xedez.


3- Bake artisauak auzitan Akizen eta Baionan!

Parte hartu zuten 1700 pertsonetatik bakoitzak bazekien eta asumitzen zuen hartu beharreko arriskua. Blokeo batzuen ondotik isunak izan dira, beste batzuen ondotik atxiloketak eta auziperatzeak.

Dakigunez, Biarritzen eta Azkainen parte hartu duten hainbat pertsonek 135 euroko isuna jaso dute, debekatua zen manifestaldi batean parte hartzeagatik.

26 pertsona atxilotu zituzten egunean berean. Aireportuan atxiloturiko 6 herritarrek, 350 euroko herritar ekarpena ordaindu behar izan dute bakoitzak.

Gaur egun, 20 pertsona dira auzipetuak Akizen eta Baionan, 2022ko abenduaren 15ean eta 2023ko otsailaren 2an.

Abenduaren 15ean, 11 bake artisauk erantzun beharko diote trenbideetako ekimenari Akizen.

Errepikatzen dugu, PNAT-aren jarrera mendekorrak eta gobernuaren utzikeriak bultzatu dute gizarte hau desobedientziara, zuzenbidea aplikatua izan dadin. 

Aietetik izan dugun jarrerari segika, lurralde hontako gizarteak eta aktore ezberdinek bat eginen dugu auzipetuak diren bake artisauekin, hobengabetuak izan daitezela!

Horretarako, asko izan gaitezen 2022ko abenduaren 15ean Akizen. Autobusak antolatuak izanen dira auzipetuei elkartasuna adierazteko.

Comments are closed.