Hautetsien sustengua 9 bakegileei

14/12/2022

Heldu den ostegunean, 9 pertsona epaituak izanen dira Akizeko auzitegian, Bake Bideak eta Bakegileak deituriko uztailaren 23ko desobedientzia zibileko ekintzetan parte hartzeagatik. Baiona eta Tarnose arteko trenbidea blokatzeagatik, hain zuzen.


Garrantzitsua da azpimarratzea, ekimen baketsu horiek, aitzinetik denek ezagutzen zituztela (luze eta zabal hedatu zitzaien informazioa lekuko kolektibitateei, lurreko, trenbideko eta aireko garraiobide ezberdinei, aktore ekonomikoei…) eta Euskal Herrian 2011an abiatu zen bake prozesuaren baitan iragan zirela. Estatu Buruaren isiltasunak, Estatuaren engaiamendu ezak gizarte zibil eta hautetsien ondoan, eta Jon Parotentzat eta Jakes Esnalentzat egoera horrek izan zezakeen ondorio tragikoak bultzatu dituzte egun horren antolatzera.
Uztailaren 23ko arratsean berean, gutariko batzuk Suprefeturan hartuak izan ginen, gure hitza entzuna eta Estatuaren gailur gorenera eramana izan zedin. Aldi berean, atxilotuak ziren pertsonek ez zezatela zigor penalik pairatu ere eskatu genuen.


Konbentzimendu osoz, gelditu gabe eta deliberamendu osoz inplikatu diren guztiak txalotzen ditugu. Jon Paroten eta Jakes Esnalen baldintzapeko askatasunarekin etapa berri batera pasatzea lortu da, eta horrek bidearen bukaeraraino joatea bermatu beharko luke.


Gaur, beste behin ere bake prozesuaren aldeko gure engaiamendua berretsi nahi genuke, eta sustengu osoa adierazi deituak diren 9 militanteei !
Anabelle Anita, Alice, Laurent, Panpi, Olivier, Julien, Betti, Régis errugabetu !

Euskal Herriko Delegazioko kide diren hautetsiak :

  • Max BRISSON, Pirinio Atlantikoetako senataria eta departamenduko kontseilaria.

  • Frédérique ESPAGNAC, Pirinio Atlantikoetako senataria eta Akitania Berriko kontseilaria

  • Jean-René ETCHEGARAY, Baionako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko presidentea

  • Emilie DUTOYA, Akitania Berria eskualdeko kontseilaria, Ziburuko axuanta

  • Kotte ECENARRO, Hendaiako auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoko presidente ordea.

  • Alain IRIART, Hiriburuko auzapeza, Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua eta Errobi Aturriko poloko arduraduna.

  • Lucien BETBEDER, Auzapezen biltzarreko presidente ohia.

Michel VEUNAC, Biarritzeko auzapez ohia.

Izenpetzaileak :

  • Iñaki ECHANIZ, Pireneo Atlantikoetako deptutatua.

  • Didier DAMESTOY, Akitania eskualdeko kontseilaria.

  • Andde SAINTE-MARIE, Akitania eskualdeko kontseilaria.

  • Olivier ALLEMAN, Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria, Baionako hautetsia eta Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua

  • Iker ELIZALDE, Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria

  • Joseba ERREMUNDEGUY, Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria, Baionako hautetsia eta Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua.

  • Christine LAUQUE, Departamenduko presidente ordea eta Baionako axuanta.

  • Annie POVEDA, Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria, eta Urrunako hautetsia.

  • Xole AIRE, Urepeleko auzapeza.

  • Eneko ALDANA-DOUAT, Ziburuko auzapeza, Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua eta Hego Lapurdi poloko arduraduna.

  • Philippe ARAMENDI, Urrunako auzapeza, Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua.

  • Jean-Michel BICAIN, Gamarteko auzapeza.

  • Martine BISAUTA, Euskal Hirigune Elkargoko presidente ordea.

  • Bruno CARRERE, Uztaritzeko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko presidente ordea.

  • Pierre CARRICART, Hauzeko auzapeza.

  • Renée CARRIQUE, Idauze mendiko auzapeza, Euskal Hirigune Elkargoko lehen presidente ordea.

  • Jean-Michel COSCARAT, Baigorriko auzapeza.

  • Antton CURUTCHARRY, Euskal Hirigune Elkargoko presidente ordea.

  • Solange DEMARCQ-EGUIGUREN, Biriatuko auzapeza, Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua.

  • René ETCHEMENDY, Suskuneko auzapeza.

  • Jean-Louis FOURNIER, Azkaineko auzapeza.

  • Arño GASTAMBIDE, Aiherrako auzapeza.

  • Francis GONZALEZ, Bokaleko auzapeza, Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua eta Pireneo Atlantikoetako deptutatua ordea.

  • Jojo GOYHENEIX, Lekunberriko auzapeza.

  • Roland HIRIGOYEN, Mugerreko auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko presidente ordea.

  • Mikel HIRIBARREN, itxasuko auzapeza.

  • Louis LABADOT, Mauleko auzapeza.

  • Jean-Baptiste LABORDE-LAVIGNETTE,Sarako auzapeza, Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua.

  • Xavier LACOSTE, Irisarriko auzapeza, Herri Elkargoko Kontseilari Delegatua eta Iholdi Oztibarre poloko arduraduna.

  • Christelle MANGE, Sohutako auzapeza.

  • Philippe MASSE, Halsuko auzapeza.

  • Dorothée NABARRA, Lakarriko auzapeza.

  • Paxkal NEGUELOUART, Behorlegiko auzapeza.

  • Daniel OLCOMENDY, Izurako auzapeza eta Euskal Hirigune Elkargoko presidente ordea.

  • Isabelle PARGADE, Hazparneko auzapeza , Euskal Hirigune Elkargoko presidente ordea eta Pirineo Atlantikoetako Departamenduko kontseilaria.

  • Maite PITRAU, Atharratzeko auzapeza.

  • Jean-Louis PREBENDE, Gabadiko auzapeza.

  • Esteban BARNEIX, Sarako lehen axuanta.

  • Patxi JAUREGUI-BASURCO, Sarako axuanta.

  • Jean-Michel JAUREGUI, Sarako axuanta.

  • Katia MIRANDA, Liginaga-Astüeko axuanta.

  • Iban RUSPIL, Uharte Hiriko axuanta.

  • Maitxu ARIZCORRETA, Sarako kontseilaria.

Comments are closed.