Pariseko legebiltzarrean prentsaurrekoa

28/03/2024

Asteazkenean martxoaren 27an, Euskal Herriko legebiltzarreko kideek,Frédérique Espagnac, Max Brisson, Vincent Bru, Inaki Echaniz, Florence Lasserre David eta zerumuga ezberdinetako legebiltzarkideekin batera,Clémentine Autain, André Chassaigne et Bertrand Pancher,  prentsaurreko bat eskainiko dute. Bertan izan dira Jean Noël Etcheverry “Txetx” eta Béatrice Molle, apirilaren 2an eta 3an Pariseko auzitegi korrekzionaleko 16. ganbaran epaituko dituzten bi bake artisauak. Bakegileekiko sustengua berretsi dute eta haien errugabetzea galdegin dute. Prentsaurrekoan Txetx Etcheverry apirilaren 8ko armagabetze eguneko inoiz ikusiak izan diren irudiak erakutsi zituen erakusteko auzi hori ez da ulergarria, egozten zaizkigun gertaerak 3 aldiz errepikatu direlako 2017ko apirilaren 8an, 2018ko otsailaren 9an eta 2018ko apirilaren 25ean. Bakegileek berriz gauzatu behar izan ditugu “ETA erakunde terroristarekin loturiko armak eta lehergailuak eraman, garraiatu eta edukitzeko” gisara kalifika daitezkeen operazioak, horrek entzunaldirik eta are gutxiago geroko akusaziorik eragin gabe. Eta, gainera, agintarien adostasunarekin egin dugu, haiekin erabateko lankidetzan, orain arte argita ratu gabeko irudi hauek erakusten duten bezala.

 

Comments are closed.