Luhuson zigilaturikoa itzuli die justiziak Bakegileei

09/10/2024

2024ko maiatzaren 16an, Luhusoko aferari begirako bere erabakia eman zuen Parisko epaitegi korrekzionaleko 16garren ganberak. Hobendun jo zituen Béatrice Molle-Haran eta Jean-Noël « Txetx » Etcheverry, hauek ere onartu zuten arma eta lehergailuak atxiki, eta garraiatu izana, baina epaitegiak ez zien kondenarik ezarri eta ez zuen FIJAT fitxategian haien izena agertzeko beharrik ikusi.

2024ko irailaren 10ean, bi Bakegile hauen defentsak epaiaren idatzizko erabakia jaso zuen. Bertan, 2016ko abenduaren 16an zigilaturiko materiala itzultzea agintzen zen, “arriskutsutzat edo kaltegarritzat jotzen diren armak, munizioak, arma-elementuak, aparailuak eta substantzia leherkorrak salbu”.

Honela, 77 zigilatu itzuli zaizkio Txetx Etchverry-ri urriaren 4an, horietarik parte bat Parisko epaitegian eta beste partea Parisko prefekturan.

Honetan datza zehazki :

  • 2 tresneria (disketagailu bat eta fresagailu bat), arma laburrak eta luzeak neutralizatzeko baliatuko zirenak, eta beste hainbat objektu, arma berak neutralizatzeko eta munizioa, detonagailuak eta lehergaiak manipulatzeko erabiliko zirenak ;

  • 3 telefono mugikor, 2016ko abenduaren 16ko operazioan Bake gileek haien artean eta prentsari txioak igortzeko erabili zituztenak ;

  • armak, munizioak, detonagailuak eta lehergailuak maletategietan biltzeko ETAk eta CIV Nazioarteko Begiztatzaile Taldeak erabilitako giltzarrapoak eta giltzak ;

  • ETAk CIV Nazioarteko Begiztatzaile Taldearen kontrolpean buruturiko armen, munizioen, detonagailuen eta lehergailuen inbentarioak ;

  • ETAk Bakearen Artisauei emandako armak, munizioak, detonagailuak eta lehergailuak bildu eta etiketatzeko hainbat olana, poltsa eta pegatina ;

  • Bake Artisauen hainbat dokumentu, Luhusoko operazioa nola aurreikusten zuten zehazten zutenak.

Material guztia, euskal gatazkaren memoria eta historiaren arloan lan egiten duen egitura baten esku utziko da.

Comments are closed.