“Behin betiko” Urtarrilaren 11an denak Bilbora!
Heldu den urtarrilaren 11an, SAREk antolaturik, “Behin betiko” lema duen manifestaldia iraganen da Bilbon, 17:00etan La Kasilatik. Aurten ere, Bake Bidea eta Bakegileak, euskal preso eta iheslariak etxeratzea, konponbidea eta elkarbizitza helburu dituen deialdi honetara batzen gara.
Azken hamarkada honetan, bake iraunkor baten eraikitzearen aldeko gehiengo bat agertu da Euskal Herrian. Jendarte zibilaren aktibazio eta mobilizazioari esker, konponbidearen bidean urrats esanguratsuak egin ditugu. Prozesu honetan, premiazkoa da orain behin betiko irtenbide justua ematea euskal preso, erbesteratu eta deportatuen gaiari, bai eta tratamendu justua ere indarkerien biktima guztiei. Biak ala biak gure herrian betiko elkarbizitza lortzeko gako nagusiak dira.
Deialdi hau ozen eta lau haizetara helarazteko, kopuru handian, Bilboko karriketan mobilizatzeko deialdia luzatu nahi dugu. Guk ere, Ipar Euskal Herritik egin diezaiogun ekarpena dinamikari, ondoko egunetan elgarretaratzeak antolatuko dira herri desberdinetan ( info gehio fite) eta Bilboko manifestaldian parte hartzeko autobusak antolatuko ditugu.
izena eman hemen : https://forms.gle/msZmeaJXy7cKJ7qN7