Bakegileen azalpena ETAren armagabetzearen azken faseko gertakari errealei buruz

16/12/2024

2019ko urriaren 14an, eusko jaurlaritzak publiko egin zuen « Eusko jaurlaritzak ETAren armagabetzean eta desegitean izan duen rolaren deskribapena eta balioztatzea » izeneko txostena, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutuan pausatu zuena. 2016ko abenduaren 16tik (Luhuso) 2017ko apiriaren 8ra arteko sekuentziaren bere ikuspuntua ematen zuen eta Bakegileekin izan zituen bileren inguruko bere bertsioa ematen zuen besteak beste.

Egun batzuk berantago, Bakegileek prentsa agiri bat plazaratu zuten txostenean agertzen den « Eusko Jaurlaritzaren eta ETAren armategia desegiteaz arduratzen zen Bakegileen artean izan harremanak eta bilerak » partea guztiz gaitzetsiz. Bertan zehazten zuten« Historiaren berridazketa bat besterik ez da, gezurtia eta desinteresatua. Irakurleak izan dezakeen irudipena batzuetan, eusko jaurlaritzak (istilurik eta atxiloketarik gabe gertatu zen) ETA erakundearen armagabetze orokorrean izan duen rolaren guztiz kontrakoa izan daiteke. »

Bakegileen izenean izenpetzen zuten Michel Berhocoirigoinen eta Txetx Etcheverryren agiria honela bukatzen zen: « eusko jaurlaritzarekin izan ditugun bilkura eta eztabaida anitzen bilduma egiteko denbora eta medioak, txostenean kontatuak diren bezala, gezurrezkoak eta osoki faltsuak dira ».

2017ko apirilaren 8aren eta Luhusoko ekimenaren artean egiazki gertatu zena, eta Michel Berhocoirigoinek eta Txetx Etcheveryk ordezkaturik Bakegileek eusko jaurlaritzarekin izan zituzten 10 bileren edukinak xeheki kontatzen dituen ” Bakegileen azalpena ETAren armagabetzearen azken faseko gertakari errealei buruz” txostena hemen aurkituko duzue:

Txostena Euskaraz

Txostena Gazteleraz

Comments are closed.