Mexiko Hiria, 2013ko urriak 17
Euskal Herriko Bakearen aldeko Topaketa Kontinentalean parte-hartu zuten pertsonek eta Adierazpen hau izenpetzen dugun pertsona eta erakundeok Euskal Herriak bizi duen momentu politikoa historikotzat seinalatzen bat gatoz. Hainbat Nobel Sarik sinatutako Bruselako Adierazpena (2010eko martxoan), euskal indar politiko eta sozial ezberdinek adostutako Gernikako akordioa (2010eko irailean), Ezker Abertzalearen eztabaida eta  bide esklusiboki politiko eta demokratikoen alde egiteko bere apostua, ETAk bere ekintza armatua behin betiko uzteko erabakiaz gain, Euskal Herrian aro politiko berri bat marrazten dute, baita Espainiako eta Frantziako Estatuetan ere.
Gure ustez, aipatutako gertakarien bilakaeran funtsezkoa izan da Donostiako Nazioarteko Bake Konferentzia burutu izana 2011ko urriaren 17an. Ekitaldi hori burutu izanak, Nazioarteko hainbat pertsona esanguratsuk babestuta, berez balio itzela izan zuen Euskal Herriak hain beharrezko dituen konponbideak bilatzeko testuinguruan.
Aldi berean, Konferentzia horretan adostutako bost puntutako Ebazpena (Aieteko Adierazpena bezala ezagutzen dena, Donostiako Aiete Jauregian egin zelako) bide orri egoki bat dela deritzogu, egungo testuinguru politikoan balio handia duena eta indarrean dagoena. Gainera orduz geroztik bere edukiengatik, ondorioengatik eta eskatzen dituen pausoengatik Erreferentziazko Ekimen bat bilakatzen da.
2011ko urriaren 20an ETAk bere jarduera armatuaren amaiera iragarri zuen eta Espainiako eta Frantziako gobernuekin elkarrizketatzea eskatu zuen “gatazkaren ondorioei buruz” esklusiboki aritzeko. Termino horrek presoei dagozkien gaiak, biktimak eta desarmatzea barne hartzen ditu, modu horretan agenda politikoa euskal gizartearen ordezkarien eremuan kokatuz bere osotasunean.
Donostiako Konferentziako edukiak indarrean daudela azpimarratzea egoki deritzogu eta tartean sartutako guztiei -ETAri, gobernuei, instituzioei, alderdi politikoei eta gizarte zibilari- elkarbizitzarako oinarri sendoak ezartzen dituen elkarrizketa eta adiskidetze ariketa bat sustatzeko dei egiten diegu. Presoen egoerari eta askatzeari buruzko neurriak hartzera eta, baita ere, ETAren  desmilitarizazioa eta desarmea modu ordenatu eta egiaztagarrian egiteko neurriak hartzera animatzen ditugu. Gai horiekin lotuta 2013ko maiatzean “Euskal Herrian bake prozesua bultzatzeko Foro Sozialak” Donostian argitaratutako gomendioak oso positibotzat jotzen ditugu eta berehala inplementatzera animatzen dugu.
Atzerapenik gabe jardutea exijitzen duen aro politiko berri batean gaude. Bakearen bideari eta izpirituari paso emateak, indarraren eta norgehiagokaren gainetik, esfortzu eraikigarria eskatzen du eta esfortzu hori egiteko egun ez dago aitzakia edo oztopo gaindiezinik. Eskenatoki berriaren errotzea guztion lana da eta gu guztion interesekoa da hori lortzeko beharrezko ekintzak sustatzea eta erdiestea. Esandako guztiarengatik, alde guztiei Euskal Herrian bake justu eta iraunkor baten eraikuntzan partaide izatera dei egiten diegu eta horretarako 2011ko urriaren 17an Donostiako Nazioarteko Bake Konferentziako Adierazpenak irudikatzen duen bide orria aplikatzea gomendatzen dugu.
Sinatzaileen zerrenda:
VINICIO CEREZO
Guatemalako presidentea 1986tik 1991ra arte
ALVARO COLOM
Guatemalako presidentea 2008tik 2012ra arte
JAIME PAZ ZAMORA
Boliviako presidentea 1989tik 1993ra arte
RODRIGO BORJA 
Ekuadorreko presidentea 1988tik 1992ra arte
OSCAR ARIAS 
Costa Ricako presidentea bi agintalditan: 1986tik 1990ra arte eta 2006tik 2010era arte
RICARDO LAGOS
Txileko presidentea 2000tik 2006ra arte
CESAR GAVIRIA 
Kolombiako presidentea 1990etik 1994ra arte
FERNANDO LUGO 
Paraguaiko presidentea 2008tik 2012ra arte
ERNESTO SAMPER
Kolombiako presidentea 1994tik 1998ra arte
JUAN C. WASMOSY
Paraguaiko presidentea 1993tik 1998ra arte
 
BELISARIO BETANCUR
Kolombiako presidentea 1982tik 1986ra arte
JULIO M. SANGUINETTI
Uruguaiko presidentea bi agintalditan: 1985etik 1990era arte eta 1995etik 2000ra arte
CARLOS MESA
Boliviako presidentea 2003tik 2005era arte
JORGE TAPIA
Txileko Hezkuntza ministroa 1972tik 1973ra arte (Allenderen gobernua)
LUIS O. MAIRA
Txileko Plangintza eta Kooperazio ministroa 1994tik 1996ra arte
F. MAYOR ZARAGOZA
UNESCOko zuzendari orokorra 1987tik 1999ra arte(Nazio Batuen Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Erakundea)
MIGUEL D’ESCOTO
Nikaraguako Atzerri ministroa 1979tik 1990era arte
LUCIA TOPOLANSKY
Uruguaiko senataria eta Lehen Dama
Ekitaldiaren erakunde sustatzaileak:
– Lazaro Cardenas eta Amalia Solorzano Fundazioa (Mexiko)
– Serapaz. Bakearen aldeko zerbitzu eta aholkularitza (Mexiko)
– Bakearen aldeko Kolonbiarrak (Kolonbia)
– Serpaj. Bake eta Justizia Zerbitzua (Argentina)
– Lokarri, Euskal Herrian bakearen alde diharduen erakunde soziala (Euskadi)
– Guayasamin Fundazioa. Kultura Institutua (Ekuador)