Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioa

2015 – Parise

Harremanetarako Nazioarteko Taldea (HNT), Berghof Fundazioa, Conciliation Resources, Giza Eskubideen Liga et El foro social por la paz-ekin antolaturik

 

IMG_7282

 

2015eko ekainaren 11an, Asanblada Nazionalean (Victor Hugo salan) iragan zen Euskal Herriko bakearen aldeko konferentzia humanitarioa.

 

Euskal gatazkari aterabide demokratiko eta baketsua bideratzeko eta hunkituak diren alde guztiak kontuan hartzeko baldintza ezin hobeek ekarri dute halako konferentzia baten antolaketa.

 

  • 2011z geroztik, Nazioarteko komunitateak konponbiderako prozesu hau laguntzeko borondatea agertu du. Komunitate horrek aurkeztu zuen bide orriaren ondorioz, ETA erakunde armatuak jarduera armatua bukatutzat jotzen zuela eta frantziar eta espainiar Estatuekin elkarrizketan aritzeko borondatea zuela jakinarazi zuen.
  • Bi gertakari garrantzitsu horien ondotik prozesu horren aldeko sustengua sendotuz eta dibertsifikatuz joan da, bai nazioarteko komunitatearen eskutik bai eta euskal gizarte zibilaren eskutik ere.
  • Lokal mailan, klase politikoaren gehiengoa ados da gatazkak konponbide demokratikoa behar duela adierazteko eta zentzu horretan jarraitzen du lanean. Aieteko konferentzian parte hartu zutenek, bide beretik zihoan adierazpena plazaratu zuten 2014an.
  • Gizarte zibila gero eta sentsibilizatuagoa eta mobilizatuagoa da eta gure mugimendu zibilaren sortzeaz geroztik, bakearen aldeko forumetan, eztabaida publikoetan edo bilkuretan hainbat aldiz gatazkaren konponbidean aitzina pausuak emateko beharra aldarrikatzeko elkartu gara.

 

Aitzina pausu horien jakitun eta egiteko gelditzen zaigun bideaz jabeturik, Ipar Euskal Herriko eta Pariseko egitura guzientzat idekia izanen den Euskal Herriko bakearen aldeko Konferentzia humanitarioa Parisen antolatuz egoera honen berri eman nahi izan dugu.

 

Euskal Herriko eta frantziako gizarte zibilak, Frantziako Estatuari bake prozesuan parte hartu eta gatazkaren ondorioen auzian neurriak hartu ditzan, elkarrekin egindako deialdia markatu du 2015eko Ekainaren 11 (ikusi erantsitako deklarazioa eta sinatzaile zerrenda).

 

Aurreneko aldiz, Paris erdi-erdian, parlamentariek, hautetsiek eta elkarte ezberdinek, bai Euskal Herrikoak eta zein Parisekoak, Euskal Herrian bake prozesu baten alde egin dute bat.

 

 

Pierre Joxek Euskal Herrian azken lau urteetan gatazkaren konponbide demokratiko baten alde hartutako urratsak aurkeztu ditu, JJ Lasserre, Frederique Espagnac eta Max Brisson tokiko politikarien azalpenekin lagundua, Euskal herriko jendarte zibilak 2011ko Aieteko Nazioarteko Konferentzian geroztik egindako aurrerapenaren neurgailu gisa.

 

Sarreraren ondoren, konferentzia gatazkaren ondorioen azterketan kokatu da, hots, biktimen eta presoen gaietan, oraindik bide luzea dagoela gogora ekarriz.

 

Trantsizioko justizia espezialista Pierre Hazanen aurkezpenak, eta Roberto Manrique eta Axun Lasaren, euskal gatazkaren biktimak, testigantzek, euskal gatazkaren alde guztietan eragindako sufrimendua ulertzea erraztu dute, baina baita elkarrizketa, justizia eta ordainaren bidetara ailegatu aurretik beharrezkoak izango diren lan eta hausnarketa handiak ulertzeko ere.

 

Presoen gaiak eta beraiek bake prozesuetan izan ditzaketen funtzioen inguruko gakoak, Raymond Kendall, Interpoleko zuzendari ohiak, azaldu ditu, bere aburuz presoen askatzerako protokoloak bake prozesu baten parte gisa finkatzea beharrezkoa da. Horretarako beste gatazka batzuetan erabilitako metodoakizan ditu oinarri, eta horren lekukotasuna eman du Gerry Kellyk, MLA. Gabriel Mouesca hausnarketa hau babestu du, euskal preso politikoen inguruko testigantza emanez eta baita bake prozesuaren alde presoek egindako apustua gogora ekarriz.

 

Azkenik, Michel Tubianak, LDHeko ohorezko lehendakariak goizeko lanen laburpena aurkeztu du eta Serge Portellik Frantziako eta Espainiako estatuei eta ETA talde armatuari zuzendutako eta Estatu frantseseko 110 pertsona esanguratsuk izenpetutako adierazpena aurkeztu du.

 

Bertie Ahern, Irlandako antzinako lehen ministroak deklarazioa babestu eta ongi etorria eman dio, konferentziari bukaera emateko.

 

 

IMG_0287

 

  Konferentziatik ateratako sintesiaren aurkezpena egin izan zen parte hartu ez zuten Iparraldeko eragileeri.