Euskal delegazio bat Parisen presoen gaia mahain gainean ezartzeko

 

Prentsa agiria- 2017ko uztailaren 10a

Euskal jendartea bere osotasunean (hautetsiak, jendarte zibila) irudikatzen duten 20 pertsonako delegazio batek, Parisera eraman du gaur Euskal Herriaren ahotsa. Bake prozesuan aitzina joateko borondatea adierazi du delegazioak, Frantziar agintariek euskal presoen gaian duten inplikatzearen beharra azpimarratuz.

8 bilkura egin dira aginte exekutiboarekin (justizia ministroa), legegilearekin (talde parlamentari desberdinak eta Legebiltzarreko presidente ordea), baita ere giza eskubideen defentsan lan egiten duten erakunde independente batzuekin ere (Giza eskubideen aholku batzordearekin, eskubideen defendatzailearekin, askatasunik gabeko guneen kontrolatzaile orokorrarekin) eta magistraturaren sindikatuarekin.

Delegazioak ondorioztatzen du gaurko eguna oso baikorra izan dela entzunak izan baitira eta lanerako perspektibak aurreikusi baitituzte.

Euskal presoen gaia ez da euskaldunei dagokigun gaia soilik, hemendik aurrera Frantziar agintarien agendetan idatzirik agertzen da.

Delegazioaren osaketa

ALAIN IRIART Euskal Herriko Elkargoko Lehendakari ordea (Ehbai) eta Hiriburuko auzapeza
ALICE LEICIAGUEÇAHAR Akitania Berriako lurralde kontseilaria (EELV)
ANAIZ FUNOSAS Bake Bideako lehendakaria
ANNE MARIE MICHAUD  CDDHPBko ordezkaria Bagoaz kolektiboan
EMILIE DUTOYA Akitania Berriako lurralde kontseilaria (ELLV)
EMILIE MARTIN Bagoa kolektiboko kidea
FLORENCE LASSERRE- DAVID Pirineo Atlantiketako Deputatua (Modem)
GABI MOUESCA OIP-ko lehendakari ohia
JEAN FRANÇOIS LEFORT Sorturen ordezkaria Bagoaz kolektiboan
JEAN LASSALLE Pirineo Atlantiketako diputatu independentea
JEAN-JACQUES LASSERRE Senatorea eta Departamenduko kontseiluko lehendakaria (Modem)
JEAN-RENÉ ETCHEGARAY Euskal Herriko Herri Elkargoko Lehendakaria eta Baionako auzapeza (UDI)
JORGE GARCIA SERTUCHA  Etxerateko kidea
LOUIS JOINET Kasazio gorteko abokatu nagusi goren ohia da
LUCIEN BETBEDER Auzapezen Biltzarreko Lehendakaria
MAX BRISSON Departamendu kontseiluko lehendakari ordea (LR)
MICHEL BERHOCOIRIGOIN Bakegilea
MICHEL TUBIANA  Giza Eskubideen Ligako Ohorezko lehendakaria eta Bakegilea
MICHEL VEUNAC Euskal Herriko Elkargoko lehendakari ordea, Akitania berriako lurralde kontseilaria eta Miarrizteko auzapeza (Modem)
SERGE PORTELLI Versailleseko dei Ganberako epailea
URTZI ERRAZKIN TELLERIA Etxerateko kidea
VINCENT BRU Pirineo Atlantiketako Diputatua (Modemeri lotua)