Bake Bidea, bake prozesuaren aldeko mugimendu zibila
Mugimenduaren sorrera
Azken urteetan, batez ere 2010 geroztik, Ipar Euskal Herriko eragile desberdinek (politikoak, sindikalak edo/eta elkarte mundukoak) Euskal Herrian gatazkaren konponbide beharraren inguruko gogoeta esparruak sortzeko, kolektibo bat antolatu dute.
Dinamika horrek bi ekimen burutu ditu :
– Ekainaren 18an, kolektiboak euroagindua salatzeko ekitaldi bat antolatu zuen. Ekintza horrek gatazkaren, konponbide demokratiko, politiko eta integral baten, eta Estatuen zein eragile guztien parte hartzearen beharren inguruan hausnarketak eta trukaketak sakontzeko balio izan du.
– Aieteko Konferentziaren biharamunean, kolektiboak gatazkaren konponbide politiko, demokratiko eta integral baten aldeko manifestazio bat antolatu zuen. Ekimen horrek jendartearen eta alderdi politikoen esparru zabal baten sustengua jaso zuen.
Aieteko urratsaren baitan uztartzen den mugimendu zibila
Aieteko ebazpenean, ETA erakundeari zein Estadoei zuzendua izan zaien eskaera da mahai baten inguruan jartzea gatazkaren ondorioetaz mintzatzeko. Nahiz eta jendartea eta nazioarteko adituak Estadoen interpelatze lanetan ibili, ETA-k baizik ez du elgarrizketarako gogoa adierazi. ETA-k prozesuan implikatzeko eta eztabaidarentzat prest dela, borroka armatua utziz definitiboki erakutsi du. Gaur arte, Estadoek ez dute Euskal Herrian bake prozesu baten irekitzeko inolako disposiziorik erakutsi. Estatuak ez dira elkarrizketaren aldeko azaltzen ETA erakundeak armak utzi arte.
Garrantzitsua da Estadoek elkarrizketak ekartzen dituen aukera zabalen neurria hartzea. Era berean, funtsezkoa da ere bai,ordezkari politikoek, eragile sozialek eta jendarte zibilak bake prozesuaren gakoen inguruko eztabaida esparruak sortzea.
Kolektiboaren garapena, bere funtzio eta helburuen inguruko gogoetaren sakontzea da. Bestalde, taldea konziente da gatazkaren konponbidea jendarte zibil osoari dagokiola eta bake iraunkor eta justu bat denen parte hartzea eskatzen du. Horretarako, kolektiboa progresiboki zabaldu da eta jendarte zibilaren esparru guztiak errepresentatzera doa.
Horrez gain, hautetsi andana bat mugimenduarekin estuki lan egitearen aldekoak agertu dira.
Aniztasun hori irudikatzeko, eta Euskal Herriko bake prozesuaren baitan bere burua kokatzeko helburuarekin, kolektiboa berriro antolatu da Bake Bidea izendatu den mugimendu zibilan.
Mugimenduak, Aieteko bide orria oinarritzat hartuz, jendartean eztabaida bultzatzea eta prozesuari buruzko gogoeta errextea nahi du. Parte hartze eta mobilizazio azkar batzuen bidez lortuko dugu eskubide demokratikoak bermatuko duen prozesu bat martxan ematea.
Borondate hau, eta pozesuaren arrakasta herritar guztien ekarpenaren arabera izanen baita, gatazkaren konponbideari lotutako elgarrizketa gune antolaketan irudikatzen da besteak beste.