Luhusoko auzia :
Errugabetzea, Euskal Herrian behin betiko orrialde berri bat irekitzeko!
Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry, Parisko auzitegi korrekzionalera deituak dira 2024ko apirilaren 2 eta 3an, « armak, munizioak eta lehergaiak erabili, eraman eta atxikitzeagatik, ETA erakunde terroristarekin harremanetan ».
Leporatuak zaizkien gertakariak 2016ko abenduaren 16koak dira eta alta « bake artisau » gisa izendatuak izan dira.
Egun hartan, beste pertsona batzuekin batera, horietan Michel Tubiana Giza Eskubideen Ligako ohorezko presidentea ; Michel Berhocoirigoin, Confédération Paysanne sindikatuko idazkari nagusi ohia eta Euskal Herriko laborantza ganbera alternatiboko presidentea ; Michel Bergouignan, Irulegi arnogintza kooperatibako zuzendari ohia ; hiruak gaur egun zenduak ; Béatrice-ek eta Txetx-ek, ETA erakundearen armategitik zetozen hamar bat arma eta lehergailu kutxa indargabetzeko opaerazioan parte hartu zuten Luhusoko herrian.
Bake artisauak
Atxilotuak eta atxiloaldian atxikiak izan ziren ekintza hau euskal gizartearen eta sentsibilitate politiko orotako ordezkaritza politikoaren gehiengoak txalotu eta sustengatu zuen Cette action, qui leur valut d’être arrêtés et placés en garde-à-vue antiterroriste fut applaudie et soutenue par la majorité de la société basque et de ses représentants de toutes sensibilités politiques.
Honela, Euskal Herriko eta kanpoko jendarte zibileko pertsonalitate horiek, beren engaiamendu ez-bortitzagatik ezagunak zirenak, ETAk 5 urte lehenago hartu zuen borroka armatua behin betiko uzteko erabakia laguntzeko eskatu zuten, Parisen eta Madrilen iniziatiba eskasari erantzunez. Bi estatuek errepresioaren bidean segitzen zuten, sakabanaketa eta salbuespen politikak aplikatuz euskal presoen kontra, eta armategia modu ordenatu eta segurrean deuseztatzea eragotziz ETA erakundeari.
Luhusoko ekimenak armategiaren desegitea abiatzea zuen helburu, autoritateek azken 5 urteetan erakutsi zuten inertziari bukaera emateko. Beste ehundaka Bake artisauk hartu zuten erreleboa 2017ko apirilaren 8an. 20 000 pertsona bildu ziren Baionan armagabetze egunarentzat, zeinetan, erakundeak euskal gizartearen esku utzi ondoan ardura hori, ETAren armategia neutralizatu zen.
Lehen aldiz, euskal presoen gaiaren inguruan lan espazio ofizial bat sortu zen Frantziako gobernuaren eta Bake artisauen artean, esperantza sortu zuena eta espetxeratze baldintzen inguruan lehen urratsak ahalbidetu zituena.
2018ko maiatzaren 3an, ETA erakundeak bere desegitearen berri eman zuen ofizialki.
Aitzinera begira
Denen iduriz, Luhusok 5 urteko immobilismo arriskutsuari bukera eman dio, denbora Denborari bultzada bat eman dio eta Euskal Herriarentzat perspektiba berriak eraikitzeko aitzindari izan da. Asko gelditzen da egiteko bake oso eta iraunkor batentzat, errebantxarako asmorik gabe, izan biktima guztiei zor zaien ezagupenean, oraindik preso diren pertsona guztietan, iheslarietan edo memoriari zor diogunean.
Horregatik, guk, izenpetzaileok, ezin dugu ulertu Béatrice Molle-Haran eta Txetx Etcheverry epaitegi baten aitzinera igortzea, Euskal Herrian bake gehiagorako eta berriz adiskidetzeko gelditzen den bidearen kontrako zentzuan bait doa.
Errugabetze argi eta sinplea eskatzen dugu. Euskal Herriak denbora luzeegian ezagutu duen konfrontazio armatu baten ondorioak elkarrekin konpontzeko seinale bezala, eta bere Historiaren orri berri bat irekitzeko borondate bateratu bat bezala ulertuko litzateke.
Lehen izenpetzaileak
Aieteko nazioarteko deklarazioaz geroztik engaiatutako pertsonalitateak
Berthie Ahern |
|
Gerry Adams |
|
Michel Camdessus |
NDF Nazioarteko Diru Funtsen zuzendari ohia eta Frantziako Bankuko gobernadore ohia. Arnagako Nazioarteko adierazpenaren sinatzailea |
Cuauhtemoc Cardenas Solorzano |
|
Ronnie Kasrils |
|
Brian Currin |
|
Harold Good |
|
Bakegintzan engaiatuak diren fundazio eta ONGak
Véronique Dudouet |
|
Jonathan Cohen |
|
Teresa Dumasy |
|
Patrick Baudouin |
|
Marie-Christine Vergiat |
Giza eskubideen ligako presidente ordezkoa |
Henri Leclerc |
Giza eskubideen ligako ohorezko presidentea |
Anaiz Funosas |
|
Jean Daniel Elichiry |
|
Anne-Marie Michaud |
CDDHPB-ko lehendakaria |
André Paccou |
Kortsikako Giza eskubideen liga |
Ministro ohiak
Corinne Lepage | Ministro ohia, eurodiputatu ohia, abokatua |
Alain Lamassoure | Ministro ohia, eurodiputatu ohia |
Bernard Kouchner | Ministro ohia eta Médecins sans frontière-eko sortzailea |
Christiane Taubira | Justizia ministro ohia (2012-2016) – Parlamentuko ohorezko kidea |
Emmanuelle Cosse | Lurralde kontseilaria, etxebizitzaren ministro ohia |
Cécile Duflot | Lurraldeen berdintasunaren eta etxebizitzaren ministro ohia, Oxfameko zuzendari orokorra |
Matthias Fekl | Barne ministro ohia ETA erakundearen armagabetze egunean |
Delphine Batho | Ekologia ministro ohia, Deux-Sèvres-eko diputatua |
Parlamentari eta ordezkari politikoak
Olivier Faure |
|
Raphaël Glucksmann |
|
Marie Toussaint |
|
Lydie Massard |
Europako diputatua |
Yannick Jadot |
Senataria ( EELV) |
André Chassaigne |
|
François Ruffin |
|
Clémentine Autain |
|
Philippe Poutou |
|
José Bové |
|
Michaël Bouloux |
Diputatua (sozialista) Ille-et- Vilaine |
Fabien Roussel |
Diputatua (GDR) Nord |
Aurélie Trouvé |
Diputatua (LFI) Seine-Saint-Denis |
Thomas Portes |
Diputatua (LFI) Seine-Saint-Denis |
Marie Pochon |
Diputatua (ekologista) Drôme |
Jean Félix Acquaviva |
Diputatua (LIOT) Ipar kortsika |
Tematai Le Gayic |
Diputatua (GDR) Polinesia |
Paul Molac |
Diputatua (Liot) Morbihan |
Hervé Saulignac |
Diputatua (sozialista) Ardèche |
Marie-Noëlle Battistel |
Diputatua (sozialista) Isère |
Michel Castellani |
Diputatua (LIOT) Ipar kortsika |
Claudia Rouaux |
Diputatua (sozialista) Ille-et- Vilaine |
Dominique Potier |
Diputatua (Sozialista) Meurthe-et-Moselle |
Stéphane Delautret |
Diputatua (Sozialista) Haute-Vienne |
Paul- André Colombani |
Diputatua (LIOT) Hego kortsika |
Hadrien Clouet |
Diputatua (LFI) Haute-Garonne |
Mathilde Panot |
Diputatua (LFI) Val-de-Marne |
Alexis Corbière |
Diputatua Seine-Saint-Denis – Montreuil eta Bagnolet.(LFI) |
Maud Petit |
Diputatua (Modem eta Independentea) Val-de-Marne |
François Piquemal |
Diputatua ( LFI) Haute-Garonne |
Manuel Bompard |
Diputatua (LFI) Bouches-du-Rhones |
Bertrand Pancher |
Diputatua (LFI) Meuse |
Frédéric Petit |
Frantziatik kanpo diren frantsesen diputatua ( Alemania, europa zentrala eta Balkanoak) |
Josy Poueyto |
Diputatua |
Sophie Mette |
Gironde-eko diputatua |
Christian Guyonvarc’h |
Bretaniako eskuladeko kontseilaria ( UDB) eta presidente orde ohia. |
Daniel Cueff |
Langouet-eko auzapez ohia eta bretaniako eskualdeko lehendakari ordea |
Ana Sohier |
Bretania eskualdeko kontseilaria ( UDB) |
Gael Briand |
Bretania eskualdeko kontseilaria ( UDB) |
Nil Caouissin |
Bretania eskualdeko kontseilaria ( UDB) |
Denez Marchand |
Ille-et-Vilaine departamenduko kontseilaria |
Cécile Untermaier
|
Diputatua (PS) |
Marietta Karamanli |
Diputatua (PS) |
Gilles Siméoni | Kortsikako kontseilu exekutiboko lehendakaria ( Femu à Corsica & Fa Populu Inseme) |
Jérôme Gleize | Pariseko kontseiluko hautetsia (EELV) |
Antolakundeak
Benoit Teste | FSU-ko Idazkari orokorra |
Murielle Guilbert | Solidaires-eko ko-idazkaria |
Laurence Marandola | Confédération Paysanne-eko bozeramailea |
Jendarte zibileko pertsonalitateak
Jean Marie Burguburu | Abokatua Pariseko kolegioan, dekano ohia |
Philippe Texier | Epaile ohia |
Serge Portelli | Abokatua, epaile ohia |
Jean-Pierre Mignard | Abokatua |
Marie Darrieussecq | Idazlea |
Florence Delay | Frantses akademiakoa, idazlea |
François Dufour | Confédération Paysanne-eko bozeramaile ohia eta Basse-Normadie lurraldeko lehendakari orde ohia |
Annick Coupé | Solidaires-eko bozeramaile ohia eta ATTAC-eko idazkari nagusia |
Edgar Morin | Filosofoa |
Susan George | Idazlea |
Sorj Chalandon | Idazlea |
Fabienne Servan Schreiber |
Zinema produktorea |
Thomas Bidegain | Zinema gidoilaria eta errealizadorea |
Hervé Di Rosa | Artista, margolaria |
Marie France Etchegoin | Idazlea eta kazetaria |
Edwy Plenel | Kazetaria |
Jon Palais | Alternatiba eta ANV-COP21-eko sortzaileetarikoa |
Ipar Euskal Herriko hautetsi eta ordezkari politikoak eta instituzioen ordezkariak
Frédérique Espagnac | Pirinio Atlantikoetako (PS) senataria |
Denise Saint-Pé | Pirinio Atlantikoetako senataria (Modem) |
Max Brisson | Pirinio Atlantikoetako senataria (LR) |
Vincent Bru | Pirinio Atlantikoetako 6. hautesbarrutiko gehiengoko diputatua |
Florence Lasserre | Pirinio Atlantikoetako 5. hautesbarrutiko diputatua (Modem) |
Inaki Echaniz | Pireneo Atlantikoko diputatua (PS) eta Frantzia-Espaina talde parlamentarioko lehendakari ordea |
Alain Rousset | Akitania Berria lurraldeko Lehendakaria (PS) |
Jean-Jacques Lasserre | Pirinio Atlantikoetako Departamenduko Kontseiluko Lehendakaria (Modem) |
Jean-René Etchegaray | Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakaria eta Baionako auzapeza (Renaissance) |
Daniel Olçomendy | Auzapezen Biltzarreko Lehendakaria, Euskal Hirigune Elkargoko Lehendakari ordea, Izura-Asmeko auzapeza (EHBAI) |
Renée Carrique | Euskal Hirigune Elkargoko lehen lehendakari ordea eta Idauze Mendiko auzapeza |
Kotte Ecenarro | Hendaiako auzapeza (PS) eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari ordea |
Maider Arosteguy | Biarritzeko auzapea (LR) eta Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari ordea |
Bruno Carrere | Uztaritzeko auzapeza eta Herri Elkagoko lehendakari ordea. |
Antton Curutcharry | Baigorriko auzapeza eta Herri Elkagoko lehendakari ordea. |
Roland Hirigoyen | Mugerreko auzapeza eta Herri Elkagoko lehendakari ordea. |
Jean-François Irigoyen | Donibane Lohitzuneko auzapeza eta Herri Elkagoko lehendakari ordea. |
Isabelle Pargade | Hazparneko auzapeza, Herri elkargoko presidente ordez eta Departamenduko kontseilaria |
Alain Iriart | Hiriburuko auzapeza (EHBai), Euskal Hirigune Elkargoko Errobi Aturri poloko arduraduna |
Peio Etxeleku | EAJ-ko Ipar Buru Batzarreko Presidentea, Euskal Hirigune elkargoan Errobi Lurraldeko Arduraduna |
Eneko Aldana | Hego Lapurdi Poloko erreferentea eta animatzailea. Ziburuko auzapeza. |
Filipe Aramendi | Urrunako auzapeza eta Herri Elkargoko kontseilaria delegatua |
Solange Demarcq Eguiguren | Biriatuko auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria delegatua |
Anthony Bleuze |
ACBA poloko erreferentea eta Angeluko herriko etxean axuanta. |
GASTAMBIDE Arno | Aiherrako auzapeza eta Hazparne poloko arduraduna |
Xavier Lacoste | Irisarriko auzapeza eta Iholdi Oztibarre poloko arduraduna |
Sophie Bussière | EELV-ekologisten bozeramailea |
Emilie Dutoya | Akitania Berria eskualdeko kontseilaria – Ziburuko axuanta |
Sandrine Derville |
Akitania Berria eskualdeko kontseilaria |
Mathieu Berge | Akitania Berria eskualdeko kontseilaria ( PS) |
Bixente Etchezaharreta | Akitania Berria eskualdeko kontseilaria ( Génération) |
Andde Sainte – Marie | Akitania Berria eskualdeko kontseilaria |
Olivier Alleman | Baionako axuanta, Herri Elkargoko eta departamenduko kontseilaria ( gehiengo departamentala) |
Iker Elizalde | Departamenduko kontseilaria ( Ehbai) |
Joseba Erremundeguy | Baionako kontseilaria , Herri Elkargoko eta departamenduko kontseilaria ( gehiengo departamentala) |
Annie Poveda | Urrunako kontseilaria eta departamenduko kontseilaria ( ehbai) |
Jean-Michel Anchordoquy | Bidarraiko auzapeza eta Herri Elkargoko kontseilaria |
Benat Arrabit | Arrosako auzapeza eta Herri Elkargoko kontseilaria. |
Sauveur Bacho | Arberatzeko auzapeza eta Herri Elkargoko kontseilaria. |
Maider Behoteguy | Bardozeko auzapeza , Herri Elkagoko eta departamenduko kontseilaria. |
Jean Michel Bicain | Gamarteko auzapeza |
Jean-Paul Bidart | Ahatsako auzapeza |
Pierre Carricart | Hauzeko auzapeza |
Françoise Dagorret | Bastidako auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Raymond Darricarrere | Urketako auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Alain Dubois | Makeako auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Philippe Elizalde | Ahetzeko auzapeza |
Chantal Erguy | Aiziritzeko auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Renée Etchemendy | Suskuneko auzapeza |
Philippe Etchenique | Azkarateko auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Philippe Etchepare | Heletako auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Maite Etchevarria | Ozazeko auzapeza |
Jean-Louis Fournier | Azkaineko auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Joseph Goienetxe | Lekunberriko auzapeza |
Jean-Pierre Harriet | Luhusoko auzapeza eta departamenduko kontseilaria |
David Hugla | Lehuntzeko auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Laurent Inchauspe | Donibane Garaziko auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Jean Claude Ibargaray | Lakarrako auzapeza |
Sebastien Ihidoy | Mendibeko auzapeza |
Michel Iribarren | Itsasuko auzapeza |
Jean-Pierre Iriart | Alozeko auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Jean-Marie Iputcha | Ezpeletako auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Louis Labadot | Mauleko auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Batitt Laborde | Sarako auzapeza eta Herri elkargoko kontseilaria |
Christelle Mange | Sohutako auzapeza eta Herri Elkargoko kontseilaria |
Marie-José Mialocq | Arbonako auzapeza eta Herri Elkargoko kontseilaria |
Pascal Neguelouart | Behorlegiko auzapeza |
Jean-Marc Ocafrain | Ortzaizeko auzapeza |
Maite Pitrau | Atharratzeko auzapeza |
Jean-Louis Prebende | Gabadiko auzapeza |
Martin Suquilbide | Aldudeko auzapeza |
Jendarte zibileko antolakunde eta pertsonalitateak
André Garreta | Ipar Euskal Herriko merkataritza eta industria ganberako lehendakaria |
Paxkal Indo | Euskal Herriko Garapen kontseiluko lehendakaria |
Martine Bouchet | Euskal Herriko Garapen kontseiluko lehendakari ordea, idazlea |
Argitxu Dufau | LABeko idazkari orokorra |
Barth Mottay | FSU |
Mercedes Graciet | CFDT Pays Basque sindikatuko idazkari orokorra |
Gabi Mouesca | Emmaüs Baudonne etxaldearen sortzailea eta zuzendaria |
Maryse Cachenaut | Laboraria |
Xebax Christy | Aldako lehendakarikidea – alokatzaileen elkartea |
Marie Cosnay | Idazlea |
Mehdi Ouraoui | Idazlea |
Jurgi Ekiza | Kantaria |
Batiste Ducassou | Pilotari |
|
Alda |
Lurrama |
|
Ehlg |
|
Atxik berrituz |
|
Euskal Konfederazioa |
|
Harrera |
|
ETORKINEKIN DIAKITÉ FEDERAZIOA |
|
PAF! |
|
Xuti Gazte |
|
Bizi |
|
Herriarekin |
Antolakunde politikoak
Renaissance Pays Basque |
PS64 |
PNV EAJ |
EELV |
Ehbai |
LFI Gorriak / Gauche écologiste du Pays Basque |
Euskal Autonomia Erkidegoko eta Nafarroako foru Erkidegoko ordezkari politiko eta antolakunde eta jendarte zibileko pertsonalitateak
Carlos Garaikoetxea Urriza | Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari ohia 1980-1985 |
Juan José Ibarretxe | Euskal Autonomia Erkidegoko Lehendakari ohia 1999-2009 |
Ainhoa Aznarez Igarza | Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuko lehendakari ohia 2015-2019 (Podemos) |
Andoni Ortuzar | Euskadi Buru Batzarreko presidentea |
Joseba Egibar Artola |
EAJko bozeramailea Legebiltzarrean |
Blanca Regulez | Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuko EAJren legebiltzarkidea |
Arnaldo Otegi Mondragon | EH Bilduko Koordinatzaile Orokorra |
Laura Aznal Sagasti | EH Bilduko bozeramailea Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuan |
Isabel Aranburu | Nafarroako Foru Erkidegoko Parlamentuko legebiltzarkidea (Geroa Bai) |
Rufi Etxeberria Arbelaiz |
Sortuko kidea |
Mitxel Lakuntza | ELAko idazkari nagusia |
Garbine Aranburu | LABeko koordinatzaile orokorra |
Nagore Iturrioz | STEILASeko bozeramailea |
Unzalu Salterain | Etxalderen koordinatzaile arduraduna |
Joseba Azkarraga Rodero | Sareko bozeramalea, Eusko Jaularitzako Justizia, lan eta gizarte asegurantza sailburua (2001-2009) |
Gorka Garcia | Etxerateko bozeramailea |
Agus Hernan | Giza eskubideen aldeko aktibista |
Paul Rios | Bakearen aldeko aktibista |
Fernando Armendariz | Gizarte eta giza eskubideen aldeko aktibista |
Jule Goikoetxea Mentxaka | Filosofo politikoa |
Elene Lopetegi olea | Euskal Herriko Bilgune feministako ordezkaria |
Mirentxu Purroy | Kazetaria eta zinegilea |
Itziar Ituno |
Aktorea |
Fermin Muguruza | Zinemagilea eta musikaria |
Maialen Lujambio | Bertsolaria |
Jon Maia | Bertsolaria |