BAKERAKO FORUMA

 

2012- Baiona

 

Lokarri eta Baionako diziplina ainitzetako Fakultatearekin antolaturik

 

hirugarren-mahaina

 

Konferentzia sail bateko lehen ekimena, Bakearen aldeko Foroa Aieteko Adierazpenaren zentzuan zoan. Testuinguru eta helmena ulertzen lagundu eta aldi berean prozesuaren aintzinamenduak eta etortzekoak diren etapak neurtu zituen.

 

Foroa, mahain inguruekin osatua zen. Parte hartzaileen artean eztabaida eta trukaketa bultzatzea zuten helburu. Parte hartzaileak, tratatua izan ziren gaian adituak ziren. Gatazkaren konponbideetan ezagunak ziren berezituak edo Aieteko Konferentziako eragileak, Foroak argitarat eman zituen Aieteko Adierazpenaren eta Euskal Herriko bake prozesuaren interesa, konplexutasuna eta jokoan zena. Bigarrenik, beren aniztasunagatik bereizten ziren parte hartzaileak. Foroak eztabaida idekirako gunea izan nahi du, prozesuan parte hartzen duten korrente guziak ordezkatuak izanen direlarik. Hala nola, denek ukan dute mintzatzeko parada.

 

Bake Bideak, Baionako diziplina anitzeko fakultateak eta Lokarrik, aniztasun eta tolerantzien printzipioetan, bainan ere inpartzialtasunean oinarrituz osatu nahi izan dute Bakearen aldeko Foroa. Kazetari profesionalek animatzea eztabaidak eta ekimenaren izaera unibertsitarioak printzipio hauek errespetatuko direla bermatu dute

 

1. saioa: Aieteko garaia

 

2011ko urriaren 17an iragan zen Aieteko Konferentzia Donostiako Bakearen Etxean, Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen alde nazioarteko adituen komite batek antolatu eta zuzendu zuena.

 

Brian Currin, bainan Euskal Herrian adituak diren beste hainbat berezitu eta eragilek ere parte hartuko duten lehen mahain inguruak, konferentzia zer testuinguru historiko eta politikotan sortu zen deszifratzea zuen helburu. Aieteko Konferentzia zer baldintzetan antolatu eta zer gisako arazoei aurre egin behar izan zien aztertu ziren.

 

2. saioa: Aieteko adierazpenaren printzipioak

 

Donostian bildu ziren nazioarteko adituek, adierazpen bat irakurri zuten Konferentziatik ateratzean. Adierazpenean, 5 pundu biltzen dituen esku orria bada, Euskal Herrian bake prozesu bat martxan ezartzen laguntzeko :

 

1. ETAri dei egiten diogu bere jarduera armatuaren behin betiko amaiera iragartzen duen adierazpen publikoa egin dezan eta soilik gatazkaren ondorioez aritzeko Espainia eta Frantziako gobernuei elkarrizketarako deia luza diezaion.

2. Adierazpen hori egingo balitz, dei egiten diegu Espainiako eta Frantziako gobernuei baiezkoa eman eta gatazka armatuaren ondorioez soilik aritzeko elkarrizketak zabal ditzan.

3. Zabaldu diren zauri pertsonalak eta sozialak sendatzeko lagungarria delako, eginiko minaren aitorpena, biktima guztien aitortza eta berauen laguntza, eta errekontzilizazioan aurrera egiteko urrats sakonak eman daitezen eskatzen dugu.

4. Gure esperientziak azaltzen digunaz, askotan gatazkak konpontzeko orduan badira bake iraunkorra eskuratzkeo lagungarriak diren aztertu beharreko beste gaiak. Ildo hortan, eragile ez bortitzak eta ordezkari politikoak bil daitezen iradokitzen dugu, gai politikoak eta gaiarekin zer ikusirik dutenak eztabaidatzeko, herritargoa kontsultatuz, horrek guztiak gatazkarik gabeko aro berria sortzen lagun dezakeelako.

5. Aholku hauen bideratzea aztertzeko, Jarraipen Batzordea eratzeko prestutasuna adierazten dugu.

3. saioa : Aiete, Frantzia eta bake prozesua

 

Bakearen aldeko Forumaren azken mahain inguruak Aieteko Konferentzian egon ziren ipar Euskal Herriko ordezkariak bildu ditu. Gehienek jadanik konfirmatu digute beren presentzia.

 

Eztabaidetan, bake konferentziaz duten esperientzia eta ikusmolde desberdinak aipatzeko parada izan da. Eztabaida horien helburua, Aieteko Adierazpeneko printzipioek ipar Euskal Herria eta Frantziarentzat dituzten ondorioak argitarat emaitea zuten helburu. Jatorri politiko desberdineko eragile horien begiradaren bidez, iragan zen urtean izan ziren gertakariak ikertu, Aieteko Adierazpenak izan zuen eragina aztertu eta bake prozesuaren bilakaera eztabaidatu ziren mahain inguru hontan.